euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko baztandarrek festa jendetsu eta alaiarekin ospatu zuten aurten ere Baztango Eguna

2016/05/05

Baztango Egunaren antolatzaileak (argazkia Baztango Eguna Mexico)
Baztango Egunaren antolatzaileak (argazkia Baztango Eguna Mexico)

PUBLIZITATEA

Iragan maiatzaren 1ean Mexikoko baztandarrek berain eguna ospatu zuten, eta beste behin ere festak arrakasta itzela izan zuen. Badu zeozer berezia Baztango Egunak, urtero urtero jendetza biltzen baita Euskal Etxera. Agian zerikusia du eguneko menuak, Baztango jaki tipiko eta goxoek osatua, bertakoen oroimena kitzikatzen duena; edo agian giroa, beti ere aparta izan ohi dena. Jarraian, argazki galeria.

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko baztandarrek urteko hitzordu nagusia izan zuten iragan maiatzaren 1ean: Euskal Etxean egin zen Baztango Egunaren festa. Bertara bildu ziren ia 150 lagun, antolatzaileek EuskalKultura.com-i agertu diotenez. Festa orain dela 13 urte sortu zen, baztandar talde batek sustatuta, lagunekin elkartzeko eta Nafarroako bailara eder honetako gastronomiaz eta ohituretaz gozatzeko asmoz. 

"Mexikon Baztango komunitate handi eta oso batua izan da aspaldidanik", azaldu dute. "XIX mende bukaeran eta XX mendean zehar Baztandfik emigrazio handia izan da Mexikora. Familia asko hemen gelditu ziren bizitzen eta ondorengoak izan zituzten. Gaur egun biltzen garen lagunetatik asko baztandarrak dira, zuzenean, eta beste batzuk baztandarren ondorengoak, seme-alabak eta ilobak". 

Aurten ere deialdiak arrakasta izan zuen eta "dena zoragarri atera zen", antolatzaileen esanetan. Euskal Etxeko frontoia jendez lepo bete zen, baztandar jaki tipikoek osaturiko menuaz gozatzeko desiatzen.

Jo eta ke ibili ziren antolatzaileak, bai sukaldean eta baita jendeari harrera beroa egiten. Honakoek osatu zuten taldea: Baztanen jaiotako Ramón Irigoyen (Ziga), Josetxo Garicoetxea (Lekaroz), Juan José eta Maite Arrieta (Oronoz-Mugairi) eta Mexikon jaiotako (baina baztandar jatorrikoak) Lourdes Arrechea, Guadalupe Montes, Mauricio Rivera, Mariel de la Fuente, Angeles Arrechea, José Antonio Zugarramurdi, Luis Miguel Zugarramurdi eta Maricarmen Arrechea. 

"13 urte daramatzagu festa hau eguiten eta beste hainbeste jarraitzea espero dugu. Antolatzakuntza taldea gereo eta batuago eta gogotsuago dago, urtero urtero festara etortzen diren lagunen erantzun bikaina ikusita!", azaldu du Maricarmen Arrecheak.

Jarraian, argazki galeria bat. Gehiago, Baztango Eguna México Facebook orrian.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia