euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Elkarbizitzaren Zubi" batek bilduko ditu Urumearen bi ibarrak, Donostia 2016ren inaugurazio ofizialean

2016/01/22

Maria Cristina zubia izango da Donostia San Sebastian 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusiko ardatza
Maria Cristina zubia izango da Donostia San Sebastian 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusiko ardatza

PUBLIZITATEA

Argi eta soinu ikuskizun batek inauguratuko du bihar ofizialki Donostia San Sebastian 2016. Antolatzaileek ekitaldiaren datu gutxi argitu dituzte, horrela ikusleak harritu eta emozionatu ahal izateko. Inaugurazio ikuskizunaren arduraduna Hansel Cereza da, la Fura dels Baus antzerki konpainia ezaguneko kide ohia, eta ekitaldian ikusleek parte hartze handia izango dutela aurreratu du. Maria Cristina zubia izango da ekitaldiaren ardatza eta bi ibarretan 50.000 lagun baino gehiago espero dira.

Donostia-San Sebastián. Bihar arratsaldean egingo da Donostia San Sebastian 2016ren inaugurazio ekitaldi ofiziala, 20:00etan, Maria Cristina zubia ardatz izango duelarik. Ekitaldia ikusgarria eta hunkigarria izango omen da, bere zuzendaria artistiko Hansel Cerezaren esanetan. Cereza La Fura del Baus antzerki konpainia ezagunaren sortzaile eta kidea izan zen eta berak sortu du inaugurazio ekitaldiko ikuskizuna.

Ezer gutxi dakigu ekitaldiaren nondik-norakoei buruz, antolatzaileek sekretua gorde nahi dutelako azken uneraino. Badakigu, ordea, 52 elkarte desberdinetako 900 bat lagunek parte hartuko dutela eta 50.000 bat ikusle espero direla, ibaiaren bi aldeetan. Ibaiaren ibarretan lau pantaila erraldoi jarriko dira eta horrela ikusle guztiek gertutik jarraitu ahalko dute ekitaldiaa.

Ikuskizuneko unerik hunkigarrienetako bat Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" abestiarekin helduko da. Antolakuntzak abestiaren letra banatuko du 50.000 ikusle horien artean eta denek bat eginik abestuko dute DSS2016ren ikur bihurtu den kantua. 

Gaurko ekitaldien egitaraua, hemen.

Biharko ekitaldiak, hemen.

Igandeko ekitaldiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia