euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekintza berriak Las Floresko Euskal Etxean: 24. urteurrena ospatu berritan, tinko ekin nahi die Zilarrezko Ezteiei

2020/02/13

Las Floresko Euskal Etxearen 24. urteurren afaria
Las Floresko Euskal Etxearen 24. urteurren afaria

PUBLIZITATEA

Las Flores, Argentina. Joan den larunbatean ospatu zuen Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak bere 24. urtebetetzea, 60 pertsona bildu zituen afari eta ekitaldi batekin. Zozketak ere barne, "zozketen bidez euskal produktu tipikoak eta euskarazko hitzak dauzkaten opariak helarazten baitizkiegu gure bazkideei, eta hori ere euskal kultura hedatzeko beste modu bat da”, azaldu dio Euskalkultura.eus-i elkarteko lehendakari Federico Inchauspek. Horrez gain, euskal kirolei eta jaiei buruzko bideoak proiektatu zituzten eta ikurriña tankerako tarta elkarbanatu zuten bildutakoek topa egiterakoan.

Lehendakariak iragarri digunez, aurten, ohiko jaiak ospatzeaz gain --tartean Aberri Eguna, Sanferminak, Diasporaren Eguna…-- eginbehar berezi bat hartu dute, esan nahi baita datorren urteko 25. urteurrena prestatzea. “Ospakizun handixeagoa egin nahi genuke; gure egoitzak 60 lagunentzako lekua baino ez dauka eta jende gehiago biltzekotan gabiltzanez beste leku batean egitea pentsatzen ari gara", dio lehendakariak.

Urteroko egitarauan, gainera, Euskal Ardoen Dastaketa ere sartuko dute. “Joan den azaroan egin genuen lehen aldiz eta arrakastatsua suertatu zen oso. Mota ezberdinetako ardoak jarri genituen dastagai, hala nola bi txakolin mota, tannat, eta Goyenechea eta Arizu upeltegietako ardoak. Oso ondo atera zen eta jendea galdezka ari da aurten; dena ondo badoa, errepikatu egingo dugu”, baieztatu du Inchauspek.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia