euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aholku Batzordeak Lau Urteko Plana onartu du, hurrengo Mundu-Batzar arteko Diaspora arloko helburu eta lerro nagusiekin

2020/02/12

Lau Urterako Planak 2023an egingo den Mundu-Batzar arteko proposamen eta lerro nagusiak markatzen ditu
Lau Urterako Planak 2023an egingo den Mundu-Batzar arteko proposamen eta lerro nagusiak markatzen ditu

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. "Lau Urterako Plana" bezala ezagutua, "Ekintza Instituzionalerako Lau Urteko Plana (2020-2023)" Euskal Gizataldeek Mundu-Batzarrean onartu eta, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak onartuta datozen lau urterako Diaspora alorreko jardunak gidaritzat hartzen behar duen neurri eta proposamen multzoa da, eta Eusko Jaurlaritza eta euskal instituzioak, batetik, baina bestetik, munduko euskal etxeen eta euren federazioen jarduna ere konprometitzen duen dokumentua da.

Joan den ostiralean Gasteizen Lehendakaritzan, Lehendakaria bera buru egindako Aholku Batzordearen bileran parte hartutakoek aho batez onartu zuten segidan islatu dugun 2020-2023rako Plana, tartean euskal etxeen ordezkari diren Arantxa Anitua (Argentina), Unai Lauzirika (Alemania) eta Jean Flesher (AEB), Jaurlaritzatik adierazi digutenez. Hona proposamen-dokumentua:

EKINTZA INSTITUZIONALERAKO LAU URTEKO PLANERAKO (2020-2023) PROPOSAMENA

1. Helburua. Paradigma berria: inplementatzetik bideratzera.

1.1. Kanpoan diren euskal gizataldeei buruzko legedia eguneratzea.
1.2. Euskal Etxeen erregistro ofiziala eguneratzea, haien jarduera mailaren arabera. Euskal Etxe berriak onartzeko eta erregistroan baja emateko baldintzak berrikustea.
1.3. Migrazio mugimendu berrien definizioa eta diagnostikoa, zerbitzuak eta informazioa emanez.
1.4. Euskaldunen sare bat sustatzea munduan, teknologia berrien bidez elkarrekintzan aritzeko eta informazioa trukatzeko aukera emango duena.

2. Helburua. Diasporizatzea: euskal diasporaren errealitatearen ezagutza sustatzea

2.1. Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna bultzatzea.
2.2. Kanpoan diren euskal gizataldeen ondare immaterialaren babesa eta zaintza, eta ondare materialaren kontserbazio eta eraberritzea bultzatzea.
2.3. Euskal Diasporaren Artxiboa finkatzea, Euskadiko Artxibo Historikoaren barruan.
2.4. Euskal herritarren migrazio esperientziaren berri ematea hezkuntza sisteman.
2.5. Emigrazioaren arloan lanean diharduten nazioarteko erakundeen saretan parte hartzea (AEMI 2021, Euskadin).
2.6. Herritar guztientzako dibulgazio jarduerak bultzatzea, euskal diaspora hobeto ezagutzeko: erakusketak, liburu aurkezpenak, konferentziak, mintegiak…
2.7. Migrazioei buruzko graduondoko ikasketak sortzeko proposamena.
2.8. Euskal diasporaren arloko espezializazio bekak eskaintzea, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren barruan.
2.9. Euskal migrazioen inguruko liburutegia sortzea.

3. Helburua. Kanpoan diren euskal gizataldeak indartzea, Euskal Etxeen sarearen bidez.

3.1. Euskal etxeei dirulaguntzak emateko programa garatzea, jarduera bultzatuz, prozesuak sinplifikatuz eta tramitazioa arinduz. Eskura dauden baliabide ekonomikoen arabera, azpiegituretarako zenbatekoa areagotzea proposatzen da.
3.2. “Gaztemundu” programa bultzatzea, prestakuntza diziplina hauetara bideratuta: euskal musika tradizionala, euskal dantzak, gastronomia eta kultura kudeaketa, azken hori azpimarratuz edonola ere. Parte hartzaileak aukeratzeko balorazio irizpideak berrikustea proposatzen da, batzarrean eztabaidatutakoaren harira. Eskura dauden baliabideen arabera, proposatzen da, halaber, programa areagotzea eta harreman handiagoa bultzatzea parte hartzaileen eta Euskadiko gazteen artean.
3.3. Batzarren arteko eskualdeko bilerak egitea, programen jarraipena egiteko eta jardunbide egokiak partekatzeko: • 2021, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika • 2022, Europa, Asia eta Ozeania • 2022, Iparramerika
3.4. “Euskara Munduan” programarekin jarraitzea, kanpoko irakasleek euren formakuntza Euskadidko barnategietan burutzea bultzatuz.
3.5. Prestakuntza programa berri bat sortzea, “Dantza Munduan”, Euskal Etxeetako dantza taldeentzat.
3.6. Musa euskal kultur ondare inmaterial aitortzea.
3.7. Euskal genero politiken zabalkundea eta sustapena ahalbideratzea kanpoko euskal komunitatean.

4. Helburua. Kanpoko euskal gizataldea osatzen duten pertsonei arreta eskaintzea.

4.1. Laguntza soziosanitarioen programa eguneratzea, dekretua errealitate eta behar berrietara egokituta.
4.2. Euskadira itzuli nahi diren euskal gizataldearen pertsonei aholkularitza eta arreta ematea. 

5. Helburua. Mugikortasuna eta komunikazioa

5.1. www.euskaletxeak.eus webgunea garatzea, kanpoan diren euskal gizataldeen errealitatearen berri emateko, informazio eguneratuaren bidez.
5.2. Euskadiren eta kanpoan diren euskal gizataldeen arteko komunikazioak hobetzea.
5.3. Euskal etxeen eginkizuna bultzatzea, mugikortasun programetan dauden euskal ikasleen harrerako plataforma gisa.
5.4. Euskadi-Basque Country / Euskadi-País Vasco markaren erabilera bultzatzea kanpoan diren gizataldeen artean.

-Dokumentua pdf-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia