euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHko edo Diasporako dantzari, kantari, musikari edo artista bat zara eta Boiseko Jaialdi 2025en parte hartu nahi duzu?

2023/10/25

2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko
2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Oraindik geratzen da denbora izena emateko, baina gutxiago. Hilabete oso bat geratzen da edo hilabete bat baizik ez da geratzen. Ez geroratu. Abenduaren 1a da azkeneko eguna Euskal Herritik edo Diasporatik 2025eko Boiseko Jaialdi festa erraldoian parte hartu nahi duten dantza-talde, kantari eta artistentzat izena eman eta euren hautagaitzak aurkezteko. Gogoan hartu Boisen bost urtero egiten den euskal topaketa hau munduan barreiatutako gure Diasporak antolatzen duen euskal jai handiena dela, dagoeneko Boise hiriko klasikoetako bat bilakatua.

Gogoratu, Jaialdiko antolatzaileek ez dutela bidaia ordaintzen —pertsona edo talde bakoitzaren kontura doa— baina bai janaria eta lotarako lekua Boiseko Jaialdin dauden bitartean. Datorren Jaialdi, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra egingo dute. Hona hautagaitzak aurkezteko eskaera dokumentuaAbenduaren 1a baino lehen behar da bidali eta onartutako hautagaien izenak otsailaren 28an jakinaraziko dira.

Jaialdiko webgunea, hemen. Jaialdik artistak deitzen dituen atala, hemen.

- Eskabide dokumentua euskaraz
- Eskabide dokumentua ingelesez
- Eskabide dokumentua gaztelaniaz

Zuri balio ez badizu, pasa mesedez artikulu erta dei hau zure inguruko norbaiti.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia