euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Filma eta saioa eskainiko Londresen Matxitxakoko Gudua eta Euzko Itsas Gudarostea ardatz, Euskal Etxearen eskutik

2023/10/25

Matxitxako: bataila heroikoari eta Euskadiko Armada Laguntzailearen paper nabarmenari buruzko dokumentala.
Matxitxako: bataila heroikoari eta Euskadiko Armada Laguntzailearen paper nabarmenari buruzko dokumentala.

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. London Basque Society Euskal Elkarteak, esan nahi baita euskal etxe londrestarrak, gonbitea luzatu du datorren asteko larunbatean, azaroaren 4an, zinema eta kultura saio baterako. Helburua, gogora ekartzea eta errekonozimendua ematea Euskadiko Gudako Itsas Armada Laguntzaileari —Euzko Itsas Gudarostea— «Matxitxako: Apuntes Sobre La Marina De Guerra Auxiliar de Euskadi» dokumentala pantailaratuta, 'Euskadiko Itsas Armadako Kideen Senideen eta Lagunen Matxitxako Elkartea'ren eskutik, Lacorte Films-ekin elkarlanean, Matxitxakoko gudua eta Euzko Itsas Gudarostea ardatz.

Matxitxakoko gudua eta Euzko Itsas Gudarosteari buruzko filma emango da, erakusketa bat zabalduko eta 'Batu' dantza garaikide saioa eskainiko

Jesus Lacortek zuzendutako eta Oihane Pardok ekoitzitako dokumentala iaz estreinatu zen, Itsas Armada sortu zela 85 urte bete zirenean. Oihane, Juan Pardo San Gil ikertzailearen alaba da eta haren ikerketei zor zaizkie dokumentalak biltzen dituen Euzko Itsas Armadari buruzko hainbat xehetasun eta ezagutza. Matxitxakoko guduaren birsortze animatua barne hartzen duen filmak Gerra Zibileko gertakari hartan Itsas Gudarosteko kide bolondres gisa parte hartu zutenen oroimena berreskuratzen da.


Dokumentalaren trailerra

Larunbateko ekitaldian "Guduaren atzerabegirakoa" izeneko erakusketa eta Node dantza garaikideko konpainia donostiarraren "Batu" ikuskizunaren emanaldia ere ikusi ahal izango dira. Hitzordua arratsaldeko 4etarako finkatu da, Euskal Elkartearen ohiko biltokian, Goodinge Community Centren. Antolatzaileek bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik izena ematea eskatzen diete, esteka honetan bidez hain zuzen ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia