euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Eguraldi txarrari, euskal giroa”: Mendiko Eusko Etxea berriro ere festako protagonista Barilocheko Gizatalde Jaian

2018/11/19

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen 39º Jaialdia
Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen 39º Jaialdia

PUBLIZITATEA

Bariloche, Argentina. Eguraldi kaxkarra gorabehera, partaideen eta publikoaren jarrera onari esker garuzatu ahal izan da Barilochen Europar-Argentinar Gizataldeen 39. Jaialdia. Urtero bezala, aukera paregabea izan da bertako gizataldeentzat, euren ohitura, kultura, musika eta dantzak erakusteko. Patagoniako ez ezik, Argentina osoko dantza talde jendetsuenetako bat duen Barilocheko Eusko Etxea Euskal Herriaren lehen mailako ordezkari fina izan zen, bai estandean baita oholtza gainean ere.

Jaia Dina Huapi-Klub Danimarkatarrarean egin zen azaroaren lehenengo bi asteburuetan, eta urteroko hitzorduhau galdu nahi ez zuten lagun ugari bertaratu ziren azoka moduko jaialdiaz eta ikuskizunaz gozatzera.

Euskal apaingarriekin edertutako standean euskal mokadu eta edariak saldu zituzten Mendiko Eusko Etxeko lagunek. Taula gainean, adin guztietako dantzariek mota askotako dantzak aurkeztu zituzten, tartean ‘Aurresku’, ‘Arkuak’, ‘Fandango’ eta ‘Arin Arin’. Neskak gainera, herri kiroletan ere luzitu ziren.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia