euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraldia Mexikon: gaur eta bihar azkeneko egunak Post Lehiaketan parte hartzeko, ostegunean Rallya

2018/11/19

Mexikoko Euskaraldiko Rallyan parte hartzeko gonbidapena, datorren ostegunean UNAMen
Mexikoko Euskaraldiko Rallyan parte hartzeko gonbidapena, datorren ostegunean UNAMen

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.

Hona Facebooken: https://www.facebook.com/hashtag/euskaraldiamx

Post Lehiaketan parte hartzeko, post bat behar da idatzi euskarari buruzko iruzkin bat eginez, euskarak duen hitzen bat edo ezaugarriren bat nabarmenduz edo euskararen inguruko detaile, pasadizo edo zerorri deigarri iruditzen zaizun zeozer idatzi edo azpimarratuz; ondoren lehiaketakoek publikatuko dute eta atxikimendu gehien lortzen dituena izango da irabazle.

Orain arte parte hartu duten postak hemen ikus (eta bozka) daitezke.

Bestalde, datorren ostegun honetan, azaroaren 22an, Euskaraldia Rallya egingo dute Mexiko Hirian, UNAMeko Hizkuntzen, Linguistikaren eta Itzulpnaren Eskola Nazionaleko lorategian 16:00etatik 18:30etara. Hona deialdia. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar eta edonork har dezake parte.

Antolatzaile: Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza, Etxepare Euskal Institutua eta Universidad Nacional Autónoma de México
Babeslea: Mexiko Hiriko Kultura Idazkaritza
Argibide guztiak: FB: EuskaraldiaMX




« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia