euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Egunsentiaren kantuak" ikuskizunarekin alaituko dute Paris Pier Pol Berzaitzek eta konpainiak

2013/09/09

"Egunsentiaren kantuak" ikuskizuneko kantariak
"Egunsentiaren kantuak" ikuskizuneko kantariak

PUBLIZITATEA

Euskal giroa izango da asteburuan Parisen, Frantziar hiriburuko Espace Jemmapes aretoan antolatu den Euskal Azokaren baitan. Larunbatean eta igandean euskal jaki eta produktuen erakusketa eta dastaketa ekitaldiak egingo dira bertan, Amalur eta Lurlan elkarteek antolatuta. Horiekin batera, eta azoka girotzeko, bi kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herriko bost kantari eta musikarik: Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxan Goikoetxea. Emanaldiok "Egunsentiaren kantuak" izenburua dute.

Paris, Frantzia. Asteburu honetan Euskal Azoka antolatu dute Parisen Lurlan eta Amalur baserritar eta gastronomia jaki ekoizleen elkarteek. Frantziako hiriburuko Espace Jemmapes delakoan egingo da azoka, eta bertan, produktuak salgai jarriko dituzten postuez gain, hainbat kultur jarduera ere egingo dituzte.

Azokak euskal jakiak dastatzeko aukera emango die bisitariei; horrela, larunbatean, adibidez, Pariseko euskal chef ezagugunetariko batzuek eginiko pintxo dastaketa egingo da. Sukaldariak Iñaki Aizpitarte, Federico Patxa eta Arnaud Daguin izango dira, besteak beste.

Paris Mercado Vasco Amalur Lurlan 2013

[Espace Jemmapes aretoan egingo den Euskal Azokaren afitxa. Pariseko euskal mundua bertara bilduko da asteburuan]

Egunsentiari kantari

Horrez gain, musikak ere tarte zabala izango du azokan. Batetik, goizean goiztik txaranga bat ibiliko da Espace Jemmapes aretoan, postuen arteko giroa alaituz. Ondoren, arratsaldean, Euskal Herritik etorritako kantari talde batek "Egunsentiaren kantuak" ikuskizuna eskainiko du.

Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxan Goikoetxea izango dira kantariak eta bi emanaldi eskainiko dituzte: larunbatean 20:00tan eta igandean 18:30tan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia