euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egan, EHko pilotariak, jatekoa, kantua, bertsoak... asteburu honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko bestan

2019/02/15

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center'ek bere 37. urteurren besta ospatuko du (arg. EuskalKultura.com)
San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center'ek bere 37. urteurren besta ospatuko du (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Otsailero San Frantzisko aldeko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en urteurren besta ospatzen dute --aurtengoan 37. edizioa du-- gaur egun Ipar Kalifornian euskal biltoki erreferentea bilakatua den eraikin hau 1982an sortu eta inauguratu izana gailenduz; sortu ere, nola sortu zen ere ongi gogoratuz, bertako euskaldunek Euskal Herriko hainbat herrik hain berea duten auzolana medio ahalbideratu baitzen proiektua baita hemen sendo eta finko errotuta dabilena.

Datorren astelehena jai eguna da hemen, President's Day, eta beraz San Frantziskon bertan bizi ez direnek ere aukera daukate planak egin eta larunbat-igandez San Frantziskora etortzeko, jakinik astelehena ez dela lan.eguna.

Euskal Herritik etorri partaide direnen artean, EGAN talde mitikoa, Xabier Saldias buru; Euskadiko Pilota Federazioko Igor Azpiri, Markel Lizeaga, Mikel Madariaga eta Iraitz Zubizarreta pilotariak, Kepa Arrotajauregi entrenatzailearekin; Lapurditik, joko garbiko pilotariak, Pantxo Lissar, Sebastien Etcheberry, Jean Pribat, Eric Migueltorena, Eneko Sarratia eta Laurent Peyroutas...

AEBetan bisitari dabilen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza ere hemen egongo da, Jorge Fernandez Quintela Euskadiren AEBetako ordezkari berria bertan, eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria eta bere bulegoko Benan Oregi partaide.

EuskalKultura.com-ek ere izango du bere partaidetza berezia asteburuan, larunbatean bere proiektuaren eta Donostiako Unanue Hotelaren aurkezpen bat egingo baitu 15:00etan Euskal Etxeko liburutegian.

Hona besta-egitaraua:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia