euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ebazpena Texas-ko Ordezkari Ganberan euskal jatorrikoen ekarpenaren gogoangarri Bigarren Mundu Gerran

2023/03/01

Texas: martxoaren 1ean Ebazpena euskal jatorriko beteranoei; martxoaren 2an erakusketa eta mahai ingurua
Texas: martxoaren 1ean Ebazpena euskal jatorriko beteranoei; martxoaren 2an erakusketa eta mahai ingurua

PUBLIZITATEA

Austin, Texas, AEB. Gaur 2023ko martxoaren 1a da eta Texas-ko Ordezkarien Ganberaren bilkurak, ganberakide den Rafael Anchia ordezkari hautetsiak aurkeztutako Ebazpena jasoko duen eguna, errekonozituz euskal jatorriko soldadu eta partaide gizon-emazteek, Bigarren Mundu Gerran demokraziaren aldeko eta totalitarismoen kontra gauzatu zen borrokari egindako ekarpena. Anchiarekin batera, ekimeneko eragile izan da Sancho de Beurko Elkartea, berari baitagokio ekarpen hori egin zutenen ikerkuntza egin izana, lagun izan dituztela NABO eta BEO elkarte euskal estatubatuarrak, eta Texaseko Voces Oral History Center.

Egitaraua (eguneratua) honakoa izango du:

Martxoak 1

9:30
Lore sorta Euskal Beteranoak
Texas Monumentua Bigarren Mundu Gerran Eroritakoei

10:00
Ebazpena Omenduz Texas Euskaldunak BMG Beteranoak
Ordezkari Ganbera, Texas-ko Kapitolioa

Martxoak 2

12:00
Topaketa eta freskagarriak
Gela 4N.10 Capitolio de Texas
1100 Congress Avenue
Austin, TX 78701

13:00
Mahai ingurua
Gela 3N.3

Moderatzaile
Rafael Anchia, Texas Estatu Ordezkaria, 103. Barrutia
Hizlari
Dr. Maggie Rivas-Rodríguez, Director Voces Oral History Center Texas
Hizlari
Dr. Pedro J Oiarzabal, Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaile nagusia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia