euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporatik etorrita Bilbo eta EH bisitatu nahi badituzu, Pedro Oiarzabalek "Basque to the roots" proposatzen dizu

2021/08/02

Zerbitzuok kontratatuz, zeharka laguntzen ari zara Oiarzabalek laguntza instituzionalik gabe daraman Diasporarekiko lan bikaina
Zerbitzuok kontratatuz, zeharka laguntzen ari zara Oiarzabalek laguntza instituzionalik gabe daraman Diasporarekiko lan bikaina

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Diasporako euskalduna zara --ala ez-- eta Euskal Herria edota Europa bisitatzeko planak egitekotan zaude? Agian ez litzateke ideia txarra izango biak, Euskal Herria eta Diaspora, ongi ezagutzen dituen bertako norbaiten eskutik joatea. Pedro Oiarzabal aditua da euskal diasporan, bereziki baina ez bakarrik Estatu Batuetakoan, eta "Bilbo pausoz pauso" (Bilbao paso a paso) eskaintzarekin dator Euskal Herria bisitatu nahi duten Diasporako jendearentzat, hala nahi bada gehituz egun batzuk Frantzia edo Espainian,

Ekimen honekin, "Bilbao Pausoz pausoz"k, Pedro J. Oiarzabal historialari eta euskal diasporan aditua den Politika Zientzietako doktorearekin batera, programa kultural, historiko eta gastronomiko bat diseinatu du, sustraiak berraurkitu eta Euskal Herriko bizitza kulturalean erabat murgildu nahi duten euskal jatorriko pertsona guztentzat, bidaiak zeure neurrietara sortu eta moldatuz, talde, familia, lagun, enpresa eta abarren beharren arabera, esperientzia paregabea izan dezazun, euren webgunean diotenez.

Planak datozen hilabeteetarako ala luzeagorako izan daitezke. Zernahi gisaz, prest daude zure nahiak eta beharrak entzun eta horietara egokituz kontsultei erantzuteko.

Basque to the roots - Bilbao paso a paso - Bilbo pausoz pauso. Hona euren webgunea:
-euskaraz
-gaztelaniaz
-ingelesez
-frantsesez
-alemanez

Euren webguneko ataletako batzuk:
-Zergatik etorri Euskadira
-Jarduerak, programak, bisita gidatuak zeure hizkuntzan, ostatua, garraioa, kruzeroak...
-Kultura, UNESCO ondarea, LGTB+, Enogastronomia, hiri jarduerak, natura jarduerak, itsasoa, haranak...
-Zure familia edo enpresa ekitaldia Euskadin

Bilbao paso a paso
c/ Ribera, 17 - 1.a C
48005 Bilbao
https://bilbaopasoapaso.com
info@bilbaopasoapaso.com
Tel: (+34) 944 153 892 / (+34) 679 363 239
Facebook: https://www.facebook.com/bilbaopasoapaso
Twitter: https://twitter.com/BilbaoPasoAPaso



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia