euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diada Australiako euskaldunekin: Sydney-ko Gure Txokok 'Liada Catalana' jaia egin zuen aurten ere

2011/09/22

Mahaiak Sydneyko euskal etxe barnean ipini eta Gure Txokoko frontoiraino heldu ziren jai euskal-katalanean (argazkia SydneyEE)
Mahaiak Sydneyko euskal etxe barnean ipini eta Gure Txokoko frontoiraino heldu ziren jai euskal-katalanean (argazkia SydneyEE)

PUBLIZITATEA

Euskaldunen eta kataluniarren arteko anaitasunak mugak gainditzen ditu eta, aberritik milaka kilometrotara egonik ere, Sydneyko euskal-kataluniar lagun talde batek Diada ospatu zuen iragan irailaren 11n. Jaia Gure Txoko elkartean egin zen eta bigarren edizioa izan da aurtengoa. Umorez, 'Liada catalana' izenez ezaguna da topaketa, auskalo zergatik! Giroa oso alaia izan zen eta partehartzaileek datorren urtean edizio berri bat egitea erabaki zuten ahobatez.

Sydney, Australia. Aurten ere Sydneyko euskaldun talde batek Gure Txoko elkarteko ateak ireki dizkie lagun kataluniarrei, bertan Diada, Kataluniako Egun Nazionala, ospatzeko. Ospakizunak ia ehun lagun bildu zituen elkartera egunean zehar eta giroa aparta izan zen, Gure Txokoko lagunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Eguna eguerdi partean hasi zen, bazkari batekin, eta elkarteko frontoian ere mahaia jarri zuten antolatzaileek, ikurrinarekin eta senyera-rekin atondurik. Jaia gauerdia arte luzatu zen.

Ospakizunaren ideia sarri Gure Txokoko ekitaldietan parte hartzen duen lagun katalan batena izan zen, Marti Benedirena, hain zuzen ere. Bazkariak arrakasta izan du orain arteko bi edizioetan, eta aurtengo giro bikainaren ostean 2012rako hirugarren bat antolatzeko asmoa agertu dute jada partaideek.

Diada 2011 Sydney-n 2

[Gure Txokok ikurriña eta senyerakin egin zien harrera bisitariei (argazkia SydneyEE)]

Diada 2011 Sydney-n 3

[Belaunaldi berrienak ere parte hartu zuten Sydneyko Diadan (argazkia SydneyEE)]

Diada 2011 Sydney-n 4

[Elkarteko taberna ere jai honetarako bereziki atondu zuten (argazkia SydneyEE)]

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia