euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Covid-19: Jaurlaritzak Gaztemundu programako 2020ko edizioa bertan behera uzteko erabaki ofiziala hartu du

2020/09/15

Gaztemunduko aurreko edizio batean, Urkullu lehendakaria munduko euskal etxeetako musikariei harrera txistuz egiten
Gaztemunduko aurreko edizio batean, Urkullu lehendakaria munduko euskal etxeetako musikariei harrera txistuz egiten

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Denbora da argi zegoela aurtengo edizioa egitea ez zela aise izango, baina badaezpada azken erabakia atzeratu egin zen, egoerari hobera egiteko aukeraren bat emateko, baina azkenean unea etorri da eta Eusko Jaurlaritzak ofizialki hartu du munduko gazteentzako Gaztemundu 2020 programa bertan behera uzteko erabakia. Azalpenik ere ez du behar ia, batetik Euskal Herria koronabisusari dagokionez bizitzen ari den egoeragatik, baina gauza bera Diasporako hainbat herrialdetan gertatzen ari denari begiratuta, bidaiatzeko traba eta oztopoak eta bidaiatu ostean han edo hemen sarritan gorde beharreko berrogeialdiak ere tarteko.

Hona hemen (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) irailaren 15eko datarekin Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk Euskal Etxeei zuzendu dien gutuna, erabakia eta arrazoiak azaltzen.

Gogora dezagun aurtengo edizioa euskal sukaldaritzari buruz izatekoa zela eta antolatuta zegoela dagoeneko, eta deialdia onartu zuela Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baina bete-betean harrapatu zuelarik martxoan itxialdiak ez zela argitaratzera iritsi EHAA buletin ofizialean, eta geroztik aurrerabide gutxi egin ahal izan duela.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia