euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringlesko Eusko Biltzar EEko kideek murala margotu dute euskaraz eta gaztelaniaz hiriaren erdigunean

2021/07/09

Coronel Pringleseko Eusko Biltzar Euskal Etxeak margotu duen murala (argazkia EE)
Coronel Pringleseko Eusko Biltzar Euskal Etxeak margotu duen murala (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Coronel Pringles, Argentina. Ideia eta diseinua Euskal Etxeko bazkide Veronica Iriarterena izan da eta euskal ikurrak ez ezik, egungo gizarte gai diren topiko batzuk jorratzen ditu, aldarrikatuz esaterako gizakion elkar ulermen eta errespetua, genero-indarkeriaren aurka eginez. Margolari izan ditu Belen Aduriz, Adriana Bermudez, Obdulia Gaztelu, Mary Irigoyen, Soledad Laurencena, Maria Olasagastia eta Veronica Iriarte bera, “EEko batzordekideak, Eusko Alaia Abesbatzako kantariak, eta elkarteko kideen hurbileko jendea izan ditugu lankide”, EEko lehendakari Juanita Zubizarretak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez.


[Duela aste pare bat, artistak lanean]

Zubizarretaren esanetan, ideia Elkarteko gazte taldearena izan zen eta helburua hiru mural egitea da: “Gauden osasun egoeran, hala ere, oraingoz bat bakarrik egin ahal izan dugu. Pandemiak ekarritako murrizketek eta neguko eguraldiak ere ez dute lagundu eta uste baino askoz denbora gehiago behar izan dute artistek bukatu ahal izateko”, erantsi du.

Coronel Pringleseko euskal murala hiri erdigunean dago (Belgrano kalean, Dorrego eta Rivadavia kaleen artean) eta euskara erabili eta agergarritasuna ematen dio "Lor dezagun gure onena" esaldia, honela, euskaraz idatzia leku nagusian paratuz. Hitz horiek gaztelaniaz ere idazten ditu ("Saquemos lo mejor de nosotros") eta lana osatzeko, Argentinako bandera eta ikurrina ere sartu dituzte.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia