euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corkeko Unibertsitateko Irakurletzak gonbidaturik txalaparta kontzertu eta tailerra eskaini ditu Esku-Txa Taldeak Irlandan

2024/03/21

Txalaparta tailerra Cork-en
Txalaparta tailerra Cork-en

PUBLIZITATEA

Cork, Irlanda. Euskal musika tradizionala edo euskal instrumentu tradizionalak ezagutzeko bi aukera paregabe izan dituzte Irlandako Cork hiriko musikazaleek eta publikoak oro har pasa den astean, martxoaren 12an eta 13an. Euskal Herritik iritsita, Ander Sanchez eta Josu Elvira txalapartariek osatzen duten Esku-Txa perkusio taldearen eskutik heldu zen Corkeko Unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile.

Kontzertua Unibertsitateko The Shtepps aretoan izan zen eta txalaparta ez ezik, panderoa, kutxa perutarra eta danborra ere jo zituzten musikariek. Tailerra, berriz, Unibertsitateko Ayne Hayland aretoan eskaini zuten, nazioarteko talde polita bildu partaide. Izan ere bertaratutako interesatuak, euskaldunez aparte, espainiarrak, txinatarrak, eta suitzar eta irlandar bana izan ziren, adierazi zaigu bertatik.


Ikasleek binaka eta taldeka ere hartu zuten parte txalapartako tailerrean

“Txalapartaen hasimasiak ulertu eta jotzen ikasten hasteko edota instrumentua ikutu eta gertutik ezagutzeko aukera ederra izan zen. Publikoaren erantzuna ona izan zen oso, oso gustura aritu ziren eta gogoz hartu zituzten proposatutako jarduera guztiak”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Leire Erviti Etxepare Euskal Institutuko irakurleak.

Corkeko Irakurletza sareetan, @basqueucc



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia