euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concepcion del Uruguayko EEak eta Entre Riosko Unibertsitateak akordioa sinatu dute euskara bultzatzeko

2019/10/01

Euskal Etxearen izenean Carlos Izaguirre lehendakariak sinatu zuen akordioa
Euskal Etxearen izenean Carlos Izaguirre lehendakariak sinatu zuen akordioa

PUBLIZITATEA

Concepcion del Uruguay, Argentina. Entre Rios probintziako UADER Unibertsitate Autonomoko agintariek eta Ibai Txori Euskal Etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Concepcion del Uruguay hirian bildurik, hitzarmena sinatu zuten irailaren 23an euskararen alde elkarrekin lan egiteko. Izan ere, Esparru.akordioa da bi elkarteek sinatu dutena, Euskal Herriko hizkuntza Unibertsitatean sar ahal izan dadin, “gure hirian ikasi ahal izateko, beste hainbat hizkuntzekin gertatzen den bezala”, Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i adierazi zaionez.

Ibai Txoriko lagunek iragarri dute baita ere urriaren 11tik 13ra ‘Expo Concepcion’ izeneko erakustaldian hartuko dutela parte. Euskal Etxeak stand bat izango du Sukaldaritza Gunean eta plater tipikoak eskainiko ditu bertan, publikoaren dastagai.

Zine Zikloarekin ere jarraitzen du Euskal Etxeak eta azkeneko proiekzio ostiralean Philippe Le Guayren “Les femmes du 6ème étage” pelikula eskaini zuen. Zikloaren barruan, hilean behin, ostiralez, proiektatzen du film bat Euskal Etxeak, bere egoitzan, sarrera libre eta doan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia