euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoy-ko Euskal Etxeak Lagunaren Eguna ospatu zuen; abuztuan, bisitaldiak egingo ditu herriko zahar etxera

2007/07/24

Lagunaren egunean bildu ziren gazteetako batzuk (argazkia ChivilcoyEE)
Lagunaren egunean bildu ziren gazteetako batzuk (argazkia ChivilcoyEE)

PUBLIZITATEA

Pasa den larunbatean Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak Lagunaren Eguna ospatu zuen elkarteko kideekin. Egun berezi horretara bildutakoen artean, dantza taldeko partaideak nabarmendu ziren, Euskal Etxeko zuzendaritzako kideekin batera. Gaur egun dantzariak direnez gain, garai batean dantzari izandakoak eta euren ahaideak ere gerturatu ziren. Elkarretaratzean, bestalde, proiektu berriak sortu ziren abuzturako, hala nola bisitaldiak herriko zahar etxera, beti ere Lagunaren Egunaren izpirituari jarraiki.
Lagunaren Egunari dagokion ospakizunean, Euskal Etxearen egoitza berrian, dantzari taldeko Graciela irakasleak dantza bideoak erakutsi zituen, urtea bukatu arte aurtengo ikasturtearen bigarren aldian ikasiko dituzten dantzekin. Izan ere, bideo horietan ikasleek zekizkiten dantzak eta ez zekizkitenak azaltzen ziren, eta ikasleen esku gelditu zen azken hauen artean zeintzuk ikasiko dituzten neguko oporrak eta gero. Bideo emanaldiaren ondotik, tortak eta alfajoreak zerbitzatu ziren freskagarri batzuekin batera. Oparirik ere ez zen falta izan Chivilcoy-ko Lagunaren Egunean, eta horiek banatzen ibili ziren Negrita, Mónica eta Mabel dantzariak.

Lagunaren Eguneko ospakizunez gain, bertaratutakoek beste ekimen bat ere aitzinarazi zuten. Beti ere Lagunaren Egunaren izpirituari jarraiki Chivilcoy-ko zahar etxekoei bisitak egitea erabaki zuten. Horretarako, heldu den asteko larunbatetik --abuztuaren 4tik alegia-- hasita, zahar etxera bisitak egiten hasiko dira. Bisitak arratsaldeko ordu bietatik bostetara bitartean izango dira. Euskal Etxeak deialdia luzatu du dantzari, gazte eta helduen artean, ekimen solidario hau bultza dezaten.


Lotura interesgarriak

Chivilcoy-ko Euskal Etxearen bloga
http://centrovascochivilcoy.blogspot.com

Chivilcoy-ko Euskal Etxeak bostehun bat pertsona bildu zituen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia