euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko EEak egoitza handitzeko lanak inauguratu ditu eta poliki aurrez aurreko ekintzetara ari da bueltatzen

2021/09/17

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere sukalde eta areto berriak inauguratu ditu
Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere sukalde eta areto berriak inauguratu ditu

PUBLIZITATEA

Chascomus, Argentina. Urte luze bat igaro da Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitzako handitze lanak hasi zituenetik. Pandemiaren ondorioz, espero baino gehiago luzatu dira baina azkenean joan den irailaren 8an, Diasporaren Eguna eta Elkartearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan gela berrien inauguratu zuten. Gogora dezagun gela berriak –sukalde handia eta ehun lagunentzako aretoa– topaketa jendetsuagoak antolatu ahal izateko egin dituztela Euskal Etxeko lagunek, beti ere herriko komunitatea gogoan.

Inaugurazio zeremonian, oraindik indarrean dauden osasun neurriengatik oso jende gutxi bildu zen egoitzara. Ekitaldiari hasiera emateko, Gustavo Armendariz Euskal Exeko lehendakaria Elkartearen historiaz mintzatu zen eta ondoren Catalina Arraras dantza taldeetako zuzendariak Aurreskua dantzatu zuen. Bukatzeko, sukalde berrian prestatutako ‘sukaldia’ partekatu zuten bildutakoek.

Euskal Etxean egun garatzen ari diren ekintzei dagokienez, Martín Larralde lehendakariordeak jakinarazi digu haurren eskolak eta ertainen eta helduen dantza entseguak abuztuan hasi zirela. “Eta orain, asmoa da euskara klaseak eta mus tailerra laster martxan jartzea”, iragarri du Larraldek. Inaugurazioaren argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia