euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carlos Casares-ko Eskola Teknikoak fresatzeko makina bat jaso du Eusko Jaurlaritzak emanik

2008/07/18

Carlos Casaresko Eskola Teknikoko ikasle batek Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzeko makina probatu zuen (argazkia Cesar Arrondo)
Carlos Casaresko Eskola Teknikoko ikasle batek Eusko Jaurlaritzak emandako fresatzeko makina probatu zuen (argazkia Cesar Arrondo)

PUBLIZITATEA

Emate ekitaldia joan den ostiralean izan zen. Komunitate euskal-argentinarra bitartekari, Eusko Jaurlaritzak fresatzeko makina bat --lan-pieza baten azaletik metala kentzeko askotariko ahoak erabiltzen dituen tresna-- eman dio Carlos Casares herri argentinarreko Eskola Teknikoari. Dohaintza ekitaldian bertako arduradunek, zentroko ikasleek zein irakasleek eta Carlos Casares-ko Euskalduna euskal etxeko ordezkariek hartu zuten parte. Cesar Arrondo ikertzaileak egin zituen, ikasleei laguntza handia emango dien lan-tresna garrantzitsu honen ekimena eskertzeko hitzak.

Carlos Casares, Argentina. Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako zenbait euskal etxek sustatutako ekimenaren bidez herrialde hegoamerikar honetako hainbat eskola teknikok fresatzeko makinak jaso dituzte azken boladan.  Iragan ostiralean, Buenos Aires probintziako Carlos Casares-ko Eskola Teknikoaren txanda izan zen eta ikasketa zentroak lan-tresna garrantzitsu hau jaso zuen. La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea eta ikertzailea den Cesar Arrondok hitz batzuk egin zituen ekitaldian, eskolako ikasle eta irakasleen esker ona luzatuz 'herriari eta euskal kolektibitateari'.

Makina fresatzailea Carlos Casaresen2

[Eusko Jaurlaritzak Carlos Casaresko Eskola Teknikoari emandako fresatzeko makina, ondoan ikurrina eta Argentinako banderak dituela]

Arrondok eskerrak eman zituen lan-tresnaren dohaintzarengatik eta makinaren jabetza-dokumentuen sinadurari ekin zioten bildutako arduradunek. Eskolako ikasleek ikurriñarekin eta Argentinako banderarekin apaindutako makina fresatzailea nola erabili erakutsi zuten.

Makina fresatzailea Carlos Casaresen1

[Goiko irudian, Cesar Arrondo ekitaldiko partaideen aurrean eskerrak ematen]


Makina fresatzailea Carlos Casaresen3
[Arduradunek hitzarmena sinatu zuten ekitaldian]

Carlos Casares-ko eskolari emandako makinarekin batera, Eusko Jaurlaritzak beste zenbait dohaintza egin ditu azken hilabeteotan: General Villegaseko Hezkuntza Teknikoko Eskola, Chascomus eta Saladilloko Eskola Tekniko 1 zenbakiduna, Las Floreseko Eskola Tekniko Industrialeko 1 zenbakiduna (Buenos Aires probintzian), eta Chaco probintziako Fontanako Prestakuntza Profesional Eskolako 19 zenbakidunari, besteak beste. Makina hauei esker ikasleek euren lanbide trebakuntza hobetu ahal izango dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia