euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Euskal Etxeak elkarteko amak bildu zituen urteroko omenaldia egiteko Amaren Egunaren karietara

2007/05/30

Eusko Etxeako amatxuen bilkuraren irudi bat (argazkiak CaracasEE)
Eusko Etxeako amatxuen bilkuraren irudi bat (argazkiak CaracasEE)

PUBLIZITATEA

Urtero legez, Caracaseko Eusko Etxea-k omenaldia egin zien elkarteko amatxuei, euskal etxearen egoitzako Areto Nagusian egin zen askari batekin. 50 bat ama inguru bildu ziren ekitaldira, 'euskal etxeko zenbait belaunaldi hezitu dituen taldea osatuz', elkarteko iturriek BasqueHeritage.com-i azaldu diotenez. Aitek ere parte hartu zuten oraingoan eta eguna alaitzeko sari ugari banatu zituen bingo bat egin zen, Frank Pernia eta Unai Azpiritxaga aurkezle.
Oraingoan jaiari hasiera emateko arrosa bana eman zieten Zuzendaritza Batzordeko kideek festara bildu ziren amatxuei. Ondoren bazkaria, hau ere natzordekideek zerbitzatzua. Bazkariaren menuan txokolatea, zukuak, olibak, kafea eta pastelak, besteak beste. Arratsaldean, animatzeko, elkarteko kideek bingo bat antolatu zuten Franck Pernia eta Unai Azpiritxagaren zuzendaritzapean. Franck-ek eta Unaik bolatxoen zenbakiak esan eta kartelak bete ahala irabazleek zegozkien sariak jaso zituzten, horien artean Maria Dolores Barrondok oparitutako ontziak hartzeko zapiak eta Unai Azpiritxagak eginiko zeramika bol bat.

[Goiko irudian Caracaseko Euskal Etxean bildu ziren amatxuetako batzuk, mahaietan banaturik]

Oraingoan gainera, aitak ere jaian egon ziren, mahai batera bilduak, 'amatxuek adina gozatuz arratsaldeaz', lekukoek BasqueHeritage.com-i azaldu bezala . Arrakastatsua izan zen beraz eguna eta Zuzendaritza Batzordeko kideek eskerrona azaldu nahi diete Franck Pernia, Cléver Ramírez eta Gaizka Zubizarreta bazkideei, euren laguntzarengatik, 'eta nola ez amatxuei, urtean zehar egiten duten lan eskergarengatik'.

[Goiko irudietan bingoko sarien irabazleak euren opariak jasotzen]


Lotura interesgarriak

Euskal Herriko euskal venezuelarrek urteroko topaketa egin zuten
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 5ean

Caracaseko Barikuetako Afaria taldeak 2007 kurtsoa hasi du
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia