euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasko Beatriz Elguezabalentzat izan da EuskalKultura.com-ek zozketatu duen bi gaueko egonaldia. Zorionak!

2013/04/23

Lamaino Etxeberri landa-etxea, Bergaran (argazkia: Nekatur)
Lamaino Etxeberri landa-etxea, Bergaran (argazkia: Nekatur)

PUBLIZITATEA

Venezuelatik Euskal Herrira bidaiatuko du Beatriz de Elguezabal Aristizabalek Euskal Herriko landan bi gaueko egonaldiaz gozatezko, bera izan baita EuskalKultura.com-ek Nekazalturismo Elkartearekin lankidetzan antolatutako zozketaren sariduna. Bi gau, gosaria barne, igaro ahal izango ditu Beatrizek www.nekatur.net webgunean aukeratutako nekazalturismo edo landa-etxean. Zorionak!

Donostia-San Sebastián. Parte-hartze itzela izan dugu Nekazalturismo Elkartearekin lankidetzan antolatutako zozketan, eta ez da gutxiagorako izan, sari benetan itzela baikenuen zuentzat: Euskal Autonomia Erkidegoko landan bi gau emateko aukera, Nekazalturismo Elkartera atxikita dauden nekazalturismo edo landa-etxeetatik irabazleak aukeratzen duenera, nahi duen pertsonarekin joateko.

Eskerrik asko guztioi zozketan parte hartzera animatzeagatik. Azkenean, saria Caracaseraino joan da, Chacao barrutira, hain zuzen. Beatriz de Elguezabal Aristizabalek izango du Euskal Herriko txoko ederrak bisitatzeko aukera gaua landan igaroz. Hemendik gutxira Nekazalturismo Elkartea zurekin jarriko da harremanetan. Egonaldi itzela opa dizugu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia