euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Denak Bat-ek ehundik gora gazte jaso ditu asteburuan Aberri Eguneko IX. Dantzari Topaketan

2015/04/13

Kalejiraz joaten dira dantzariak euskal etxetik San Martin Plazan kokatuta dagoen eszenatokira. Eta dantzariekin batera, erraldoiak, musikariak eta publikoa (argazkia EuskalKultura.com)
Kalejiraz joaten dira dantzariak euskal etxetik San Martin Plazan kokatuta dagoen eszenatokira. Eta dantzariekin batera, erraldoiak, musikariak eta publikoa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Aberri Eguna ospatzeko bertako euskal etxeak urtero antolatzen duen eskualdeko Dantzarien Topaketaren egoitza izan da berriro ere Cañuelas hiri argentinarra joan den asteburuan. 2015eko elkarretaratzerako prestatutako jardueren barruan, Mikel Ezkerroren hitzaldi bat ere gauzatu dute anfitrioiek. Horrez gain, igandeko senidetasun bazkarian, Argentinan Euskaraz programaren 25. Urteurrena ere hartu zen gogoan. 

Cañuelas, Argentina. Antolaketa urteek ematen duten esperientziaz baliatuta, oso programa txukuna eskaini diete aurten ere Denak Bat euskal etxeko kideek Dantzarien Topaketara bertaratutako gonbidatuei.

Hamarretik gora euskal etxetako lagunak bildu dira, honako euskal etxeetako ordezkari: General Rodriguezeko Eusko Aterpea, Rosarioko Zazpirak Bat, Maipuko Anaitasuna, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak, Jose C. Pazeko Toki Eder, Chacabucoko Guillermo Larregui, Buenos Aireseko Laurak Bat, La Platako Euzko Etxea, Saladilloko Itxaropen, Gral. Las Herasko Zazpirak Bat, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta Lomas de Zamorako Denak Bat.

Larunbat arratsaldez, buruhandi, erraldoi, musikari eta dantzariak bildu zituen kalejira bat ekarri zion hasiera jaiari. Hori baino lehen, eta Topaketa honetan lehen aldiz, Mikel Ezkerro irakasleak hitzaldi bat eskaini zien euskal etxeetako ordezkari gazteenei.

Aipatzekoa da bertaratu zirela baita ere Cañuelasera, ordezkari instituzionalen artean, Sara Pagola Euskadiko ordezkaria eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariordea.

Iñaki Aramayo aurkezle, Cañuelas erdian dagoen San Martin Plazak jaso zuen jarduera publikoa eta herriko bertako ikusleak ere bildu ziren.

Ikuskizuna bukatuta, erromeria egin zen euskal etxearen egoitzan.

2015eko IX. Dantzarien Topaketa hau igande eguerdian bukatu zen, azken agur bazkariarekin.

Hala ere, azken agurrari ekin aurretik, aurten Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrena ospatzen ari garela-eta, euskara bultzatzeko jarduera bat egin zen bazkalostean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia