euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen Gasteizko Baskonia saskibaloi taldea basket argentinarraren Europako etxetzat aurkezten dute

2020/02/10

16 urteko Lucas Sigismonti jokalaria (irudian Argentinako elastikoarekin) izan da Baskoniaren azkeneko apustu argentinarra
16 urteko Lucas Sigismonti jokalaria (irudian Argentinako elastikoarekin) izan da Baskoniaren azkeneko apustu argentinarra

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. "Baskonia ez da ulertzen (jokalari) argentinarrik gabe" baiesten du Buenos Airesko Infobae egunkariak gaur bertan argitara emandako artikulku batek. Talde gasteiztarrak baitaratu duen 16 urte eta 2,03 metroko azken fitxajea den Lucas Sigismontiren kasutik abiatuz, atzerabegirakoa egiten du talde euskaldunak 26 jokalari argentinar izan dituela azkeneko urteotan zenbatuta. "Han (Gasteizen) denok gara bertakoak eta ongi etorriak, gure etxea balitz bezala", gehitzen du Julio Lamasek, 1999 eta 2000 artean taldea zuzendu zuen entrenatzaile ezagunak.

"Izugarri maite gaituzte. Gure pentsamoldea baloratzen dute, eta jendeak bihotza errekonozitzen daki. Zalantzarik gabe, izaerak nabarmenarazten gaitu", gehitzen du Pablo Prigionik.

Oso ohikoa ez den fenomenotzat jotzen dute. "Gasteizen argentinarren kalitatea, profesionalismoa eta lehiakortasuna aitortzen jakin dute".

(artikulu osoa Infobae egunkarian Julian Mozok sinatua)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia