euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteko lehenengo Kultur Tailerrera deitzen du FEVAk: martxoaren 14an eta 15ean izango da, Neuquengo Plottier-en

2020/02/11

FEVAren 2019ko azken bilera
FEVAren 2019ko azken bilera

PUBLIZITATEA

Plottier, Argentina. FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak 2020ko lehenengo Kultur Tailerra antolatuko du ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxearen egoitza den Plottier herrian. Hitzordua martxoaren 14an eta 15ean izango da eta helburua, honako puntu hauen inguruan hausnartzea: euskal nortasuna, euskal etxeen ekintzen zabalkundea, elkarteen kudeaketa, eta euskal etxeentzat garrantzia duten beste zenbait gai.

Bestelako eduki kulturalak ere lantzea proposatuko du Federazioak. Euskal Herriko kulturari buruzko atala Buenos Airesko Laurak Bat-eko Pablo Ubiernaren esku egongo da. Euskal Dantzena, berriz, Bahia Blancako Manuel Irastorzak eta Viedma-Patagonesko Josetxu Astolfik koordinatuko dute.

Asteburuko atsedenaldietan, gainera, mus partidak eta danborrada sartuko dituzte. Izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da, Argentinako arratsaldeko 5etan. Parte hartzeko ezinbestekoa da euskal etxe bateko ordezkari joatea. Inskripzioak secretaria@feva.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia