euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako EEak sukaldaritza saio eta Txoko baterako deia egin du eta kantuzaleak nahi lituzke Txalaparta korurako

2023/05/29

Bruselako Euskal Etxeko bazkide eta lagunak aurreko elkarretaratze batean
Bruselako Euskal Etxeko bazkide eta lagunak aurreko elkarretaratze batean

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Bruselako Euskal Etxeak (BEE) euskal sukaldaritza klase batean parte hartzeko deia egin du, ekainaren 10erako, larunbata, ondorenTxoko moduko afari eta elkarretaratzea eginez. Sukaldaritza saioan interesa izan dezaketenek 17etan bildu beharko dute elkartearen egoitzan, eta "bakailaoa ajoarriero erara" da oraingoan prestatuko duten platera. Segidan, Txokoa19ak aldera hasiko da eta partaide bakoitzak plateren bat edo zerbait ekarri beharko du, guztien ekarpenekin afari eder bat osatu eta partekatzeko.

Edonola ere, parte hartzeko asmoa baduzu, ez ahaztu aldez aurretik zure partaidetzaren berri ematea, zenbat izango zareten eta zer ekarriko duzuen edo daturen bat pasatzea BEEko lagunei bruselakoeuskaletxea@gmail.com emailaren bidez, prebisio egokiak egin eta saio bakoitza behar bezala antolatzeko.


Euskal Etxeko Txalaparta Abesbatzara biltzeko gonbitea hainbat hizkuntzatan

Bruselako Txalaparta euskal abesbatza

Bestalde entzunaldi berriak antolatu ditu Bruselako Txalaparta Abesbatzak jende berria bil dadin bere baitara. Honela diote: "Abesteko grina duzu? Zure musika-trebetasunak garatu nahi dituzu? Larunbatetan Bruselako erdigunean talde multikultural batekin bat egitea gustatuko litzaizuke?". "Larunbatetan, 10etatik 12etara biltzen gara Euskal Etxean (Rue Fernand Bernier 10, Saint Gilles), Patrick Vallsen zuzendaritzapean. Euskal musika tradizionalaren errepertorioa ardatz duen abesbatza amateurra gara". "Gonbidapen irekia da, ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik, talde inklusiboa gara eta hizkuntza ez da oztopo bat".

Entzunaldiak egingo dira ekainaren 1ean eta 2an 19etatik 21etara; eta ekainaren 3an, 12etatik 14etara, Euskal Etxean. Eta honela bukatzen du gonbiteak: "Behar duzun guztia kanturako grina da, ikasteko gogoa eta entsegu eta entrzunaldietara etortzeko konpromisoa". Kontaktua, bruselakoabesbatza@gmail.com edo +34 636 016 336. Animatu eta probatu!


Bruselako Euskal Etxea
-Helbidea: Rue Fernand Bernier 10, Saint Gilles
-Webgunea: www.bruselakoeuskaletxea.eu
-Facebook: www.facebook.com/bruselako
-Emaila: bruselakoabesbatza@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia