euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara eta euskal kultura irakaslea behar dute

2018/05/02

Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura Bordaleko Euskal Etxean
Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura Bordaleko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Euskara eta euskal kultura irakasle izan nahiko zenuke Bordelen? Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara irakasle bat kontratatu nahi lukete 2018-2019 ikasturterako. Klaseak astelehenetik ostiral eguerdira arte dira, gauez euskal etxean eta egunez unibertsitatean. Bederatzi hilabeteko kontratua da. Irakurri artikulu honetan soldata eta baldintzak. Maiatzaren 20a ezarri dute hautagaitzak biltzeko epea.

Bordele, Frantzia. Lan eskaintza plazaratu berri dute Bordeleko Euskal Etxean eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak emateko.

Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara irakasle bat kontratatu nahi dute 2018-2019 ikasturterako. Klaseak astelehenetik ostiral eguerdira arte emateko da, Euskal Etxearen egoitzan (Bordele erdian) gauez, eta Kanpusean (tranbia zuzena hiri erdigunetik) egunez.

Kontratuak bederatzi hilabeteko iraupena izango du (irailaren erditik ekainaren erdira) eta irakasleak 13.800 € garbi jasoko ditu 620 ordu emateko. Hautatzen den pertsona zortzi taldez arduratuko da (batazbestez bi ordu astero talde bakoitzarekin) eta Boga plataforman izena eman duten ikasle talde bat ere segituko du distantziaz.

Taldeen mailak A1 eta B1 artean kokatuko dira (Europako erreferentzia markoan).

Izangaiak frantsesezko ahozko gutxieneko trebetasuna erakutsi beharko du, eta esperientzia irakaskuntzan ere desiratua da. Euskarazko maila ona ezinbestekoa da (EGA), eta motibazioa eta inplikazioa ere espero zaizkio, batez ere Euskal Etxeko Gau Eskolan dinamikak sortzeko.

Argibide gehiago eta lanpostuaren xehetasun guztiak eskuratzeko, idatzi gaueskola@euskaletxea.org helbidera. Interesatua bazara --interesatua egon daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, pasa hari mesedez informazio hau--, bidali kurrikuluma aipatu helbide horretara maiatzaren 20a baino lehen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia