euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren 79. urteurrenean, Gernikak jasotako erasoak gogoan segitzen du Argentinako euskal etxeetan

2016/05/03

Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideek hiriko plaza nagusian egin zuten Gernikaren omenezko ekintza
Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideek hiriko plaza nagusian egin zuten Gernikaren omenezko ekintza

PUBLIZITATEA

Apirilaren 26n izan da urteurrena eta egun horretan hasiz, hamaika ekintza egin dira joan den astean Argentinako euskal erakundeetan herri bizkaitarrak jasotako bonbardaketaren gomutan. Urtero legez, era askotako ekimenekin adierazi zuen diaspora euskal argentinarrak Gernikako biktimekiko bere elkartasuna. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, zeremonia eta ekimen horietako batzuen argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. Hitzaldiak, dokumentalak, omenaldiak… mota askotako ekintzekin gogoratuko du azken egun hauetan munduko euskal kolektibitateak Gernika herrixkak duela 79 urte pairatutako erasoa. Sarea ere bihurtu da erakusleiho, 1937ko apirilean gertatutakoaren berri emateko.

Argentinako euskal etxeei dagokienez, gertakariaren data berean egin dituzte erakunde batzuek zeremoniak eta beste batzuk, berriz, asteburura pasatu dituzte. Hona euskal elkarte horietako batzuk eginiko ekitaldien argazki kronika laburra, honako elkarteak barne direla:  Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Buenos Aires Hiriko Eusketxe eta Ekin Argitaletxea, Cordobako Gerora, Llavallolgo Euskal Echea Eskola, Olavarriako Gure Etxe Maitea, Rosarioko Zazpirak Bat eta Viedma-Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia