euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivarren amaitu da Dakar Argentina Txile Rallya, Beñat Errandonea saratarra finalisten artean 16.a

2010/01/19

Lasterketaren hasiera, 2010eko urtarrilaren lehenean Buenos Airesen.
Lasterketaren hasiera, 2010eko urtarrilaren lehenean Buenos Airesen.

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean amaitu zen Bolivar-en, Buenos Aires probintzia barnealdean, 2010 Dakar Argentina Txile Rallya, txirrindak, quads, autoak eta kamioiak partaide. Hasi eta berehala, euskal etxe batzuetatik galdera heldu ziren autoen artean agertzen zen ikurriña baten inguruan. Gauza da lasterketak izan duela partaide euskaldunik, esan nahi baita Beñat Errandonea Sarako lapurtarra, eta duintasunez amaitu duela saratarrak norgehiagoka, 16. postuan hain zuzen, 134 autok hasi eta 57k bakarrik --%42a-- bukatu zuten erronkan.

Buenos Aires, Argentina. Datozen lerroetara bildu dugun informazioa, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko idazkari den Norma Rios euskal argentinarrak gurekin eskuzabal partekatu nahi izan du eta bere lankidetza atseginari zor diogu, testua zein argazkiei dagokienean. Berari eskerrak eta baita ere Carhué-ko Pedro Mari Agirreri, honek ere, La Pampatik, pistaren gainean ipini baikintuen, lasterketako euskal argazkiei lotutako argazkiak ere igorriz. Hona informazio hori, laburbildua, eta irudiduna.

2010 Dakar Argentina Txile Rallya 002

[auto 323 zenbakiduna, Beñat Errandonea saratarrak eta bere gidarikide Jean-Pierre Garcin pilotatua]

2010 Dakar Argentina Txile Rallya 003

[Errandonea eta Garcin-en autoa Buenos Airesa iristen, joan den igandean]

Aurten, urtarrilaren lehenean hasi zen Argentinan Dakar Argentina-Txile 2010 delakoa, txirrindak, quads, autoak eta kamioiak partaide, hasi ere. Kirol munduko ekitaldi garrantzitsu hau iragan larunbatean, urtarrilaren 16an, amaitu zen Bolivar-en. Ibilgailuak egun horretan bertan arratsaldez helduko ziren Buenos Airesera. Autoak Palermoko 'La Rural'eko aretoko instalazio itxian aparkatu eta igandean, hilaren 17an, sariak eman eta berehala pilotoak, bakoitza bere ibilgailuarekin, asmo horrekin propio itxitako hiriburuko kaleetan zehar kabalkada edo parada gisako ibilbide bat egin zuten.

2010 Dakar Argentina Txile 004

[Errandonea eta Garcin agurka Buenos Airesera iritsitakoan]

2010 Dakar Argentina Txile 005

[Beñat Errandonea, erdian, eta bere lagun Garcin, eskuinean, lasterketa amaitu eta berehala, zaletuen zorionak biltzen]

Norgehiagokan parte hartu zuten gidarien erdian Beñat Errandonea pilotoa (Sara, 23-08-1961) eta Jean-Pierre Garcin pilotokidea aipa daitezke, 323 zenbakiko autoa gidatzen, SMG marka edo eredukoa. 16. postuan gelditu zen. Abiatu ziren 134 autoetatik, 57 bakarrik iritsi ziren, %42a gutxi gora behera, azaltzen du Norma Riosek.

-Errandonea-Garcin ekipoari buruz
http://www.dakar.com/2009/DAK/RIDERS/es/equipage/321.html

-'Los calzoncillos de Beñat'
http://www2.deia.com/es/impresa/2009/01/15/bizkaia/kirolak/529264.php



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia