euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oinkari euskal dantzari boisetarrak Bilbora helduko dira uztailaren 2an taldearen bosgarren bisitan EHra

2011/06/24

Boiseko Oinkari taldea
Boiseko Oinkari taldea

PUBLIZITATEA

Boiseko Oinkari euskal dantza taldea eta hiri bereko 'Amuma Says No' musika taldea azkeneko ikutuak ematen ari zaizkio uztailaren 2tik hasita Euskal Herrira egingo duten bidaiara eraman behar dituzten trasteei. Bederatzi eguneko osteran ia Euskal Herri osoko lekuak bisitatuko dituzte, eta bertako zenbait dantza talde lagunekin bilduko dira. Bidaiak tokiko euskal dantza eta dantzarien eskarmentua hartzeko balioko die eta Euskal Herria eta bertako jendea eta giroa dastatzeko. Lehenengo bost egunetan Bilbon izango dute basea eta azkeneko lauak Donostian. Hortik Galdakao, Oñati, Iruñea, Gernika, Lesaka, Gasteiz, Hendaia eta Añorgara bidaiatuko dira, uztailaren 11an berriz Estatu Batuetarako bidea hartu arte.

Boise, AEB. Azken ukituak egiten ari zaizkio bidaiari. Izan ere, Boiseko Oinkari dantza taldea uztailaren 1ean abiatuko da Estatu Batuetatik, 2an Loiura iristeko, oso egitarau trinkoa izango duen bederatzi eguneko itzulia egiteko Euskal Herriari. Boiseko Amuma Says No musika talde euskal-amerikarra ere bidelagun izango dute eta emanaldiak elkarrekin gauzatuko dituzte zenbait herri eta hiritan.

Iaz berrogeita hamar urte bete zituen dantza talde boisetarrak Euskal Herrira egingo duen bosgarren bidaia izango da. Jatorrizko taldea, lehenengo Oinkari taldea sortu zuena, 1960an joan zen; bigarrena 1985ean izan zen, taldearen 25. urtemuga ospatzeko; ostera ere 2003an euskalerriratu zen, Añorgako Arkaitz taldeko lagunek gonbidatuta; eta, berriz ere 2006an bertaratu ziren, Andra Marik gonbidatuta. Taldekideei biraren gastuekin laguntzeko asmoz, Oinkariek dirua biltzeko zenbait ekimen garatu ditu urte hasieratik hona.

“Dirua biltzeko egin dugun ahalegina oso arrakastatsu eta emankorra izan da. Besteak beste, 24 orduko dantza-maratoi bat ere egin genuen, sagardotegi moduko beste ekitaldi bat, Applebee’s kafetegian bi asteburutan gosariak zerbitzatu ditugu, eta garage salmenta bat ere egin genuen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i taldeko presidente den Tyler Smith-ek.

Oinkariak irrikaz daude bidaian Euskal Herrian bisitatuko dituzten herrietako dantzariekin euren testuinguru eta giroan bisitatu eta dantzan ikusteko, eta oro har Euskal Herri bertako esperientzia izateko, euretako askorentzat hau baita Euskal Herria bisitatuko duten lehenengo aldia.

Programa

-Uztailaren 2an. Loiura iritsiko
-Uztailaren 3an. Galdakao: Egunpasa Andra Mari taldearekin. Amuma Says No emanaldian arituko
-Uztailaren 4ean. Oñati: Onatz taldearekin bazkaria. Mungiara joan eta Andra Marirekin batera arituko
-Uztailaren 5ean. Iruñean egun osoa Ortzadar taldearekin eta ASNrekin batera emanaldia. Gero, sagardotegia
-Uztailaren 6an. Gernika, emanaldia
-Uztailaren 7an. Lesakako sanferminetan, emanaldirik gabe
-Uztailaren 8an. Gasteiz: emanaldia Jaurlaritzak antolatua
-Uztailaren 9an. Hendaia: Mutxiko taldekoekin (2010ko Jaialdian aritu ziren) egunpasa eta emanaldia
-Uztailaren 10ean. Añorga: Arkaitz taldearekin batera (1995eko eta 2000ko Jaialdietara etorri zen taldea)
-Uztailaren 11ean: Itzulera Boisera



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia