euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bazkide helduena eta gazteena omendu dituzte Pehuajoko Etxe Alai euskal etxekoek Bazkide Egunean

2011/06/24

Pepita Etxeberria eta Maria Pilar Bastida bere alabekin (argazkia EE)
Pepita Etxeberria eta Maria Pilar Bastida bere alabekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

"Argi dago erakundeen muina kide diren gizon-emakumeak direla. Haiek dira proiektuak sortzen eta ametsak errealitate bihurtzen dituztenak. Hari honi eutsiz, bazkideak omentzeko egun berezi bat asmatu dute Pehuajoko euskal etxeko arduradunek. Aurten hasita, “Euskal Etxeko Bazkidearen Eguna” urtero ospatu nahi dute Buenos Aires probintziako herri honetan ekainaren bigarren igandean. Joan den 12an gauzatu zen lehenengo edizioan aipamen bereziak jaso zituzten Pepita Etxeberria Arana, Maria Pilar Bastida, Nelida Gonzalez Azpiroz eta Leire Montero Arbizuk.

Pehuajo, Argentina. Janari eta edari onarekin ospatu dute Pehuajoko euskaldunek Euskal etxeko bazkidearen I. eguna. Lagun anitz bertaratu dira ekainaren 12an egin zen bazkarira, eta giro bikainean partekatu dituzte menua eta Euskal Herriari buruzko hitzaldiak.

Ospakizunean, bazkide batzuk omendu zituzten Etxe Alai euskal etxeko arduradunek: Pepita Etxeberria Arana gipuzkoarra, 'gerrako haurra' den Maria Pilar Bastida, etxeko kide helduena Nelida Gonzalez Azpiroz eta txikitxuena, bi urteko Leire Montero Arbizu. Andreek nahiz neskatxoak opariak jaso zituzten antolatzaileen eskutik.

Bazkide eguna 2011 01

[Yoga ikasleek proiektorea eskuratu zioten Alejandro Maggio Curutchet euskal etxeko lehendakariari (argazkia EE)]

Jaiaren testuinguruan ere, erakundeko Akelarre yoga taldeak proiektore bat oparitu zion euskal etxeari. “Proiektore honi esker, planifikatuta dauden hainbat ekintza garatu ahal izango dira Etxe Alai-n, tartean zine eztabaidak, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste. “Gure bazkideei esker eta gure bazkideentzat gure etxea gero eta alaiagoa izango da”, adierazi dute Pehuajoko euskaldunek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia