Boise, Idaho, AEB. Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta berez epea ordu gutxi barru bukatzekoa bazen ere, datorren astean ere hautagaitzak jasoko dituztela esan digute bertako iturriek. Interesatua bazaude, edo hala legokeen norbait ezagutuko bazenu, garaiz zaude, aukerak benetan merezi du, baina garrantzitsua da denbora pasatzen ez uztea. Pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura hartuko du du alor guztietan, tartean pedagogikoa eta administratiboa, eguneroko martxa finkatuko eta proiektua dinamizatu eta jarraituko du. Euskara jakitea gogoan hartuko da baina ez da ezinbestekoa.
Hizkuntza murgiltzea praktikatzen du Boiseko Ikastolak eta egitura aldetik, Boiseko Basque Museum & Cultural Center du ama erakundea, funtsezkoa Boiseko euskal bizitza osoan. Eskolaurrea eskaintzen du eta bakarra da bere ezaugarrietan Estatu Batuetan zein Diaspora osoan. Xedea, haurrentzat eta euren familientzat euskal giro bero, seguru, lagunkoi, sostenguzko eta estimulagarria sortzea du, haurrak Kindergarden eta maila elementalerako prestatzea euren hazkundea sustatuz alor sozial, emozional, sikologiko eta kognitiboan, beti ere euskal kultura landu eta elkarbanatzen dutela euskara euren eguneroko ikaskuntzako parte bilakatuz.
Boiseko talde berezi honetako parte izan nahi?
Helburu eta misio honetako parte izateko interesa badaukazu, bidali lehenbailehen zure aurkezpen gutuna, ibilbide eta erreferentziak Euskal Museora, Annie Gavica zuzendari exekutiboari emailez annieg[a bildua]basquemuseum.eus. helbidera. Museoarekin ere zuzenean harremanetan sar zaitezke edozein galdera edo zalatza argitzeko, telefonoz, 208 577 2250 zenbakira deituz edo aurretik emandako email berberera.
- Deialdiko informazio osoa hemen

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


