euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museoak lekukoa hartu dio NABOri 2021eko egutegia egiten: eros zurea, munduan edonora bidal dezakete

2021/01/08

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. NABOk atzoko Astero bere online buletinean gogorarazten zigunez, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteak biltzen dituen federazioak ez du aurtengoan bere hormako egutegi tradizionala kaleratuko eta hutsune hori betetzearren Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak egutegi bat plazaratu du, Estatu Batuetako euskaldunek euren sukalde edo egongeletan euskal egutegiari erreserbatuta zioten lekua behar bezala bete dadin aurten ere.

Pandemiak jotako egoera berezi honetan, bistan da ez dituela bilduko --NABOkoak urtero bezala.--, bakoitza dagokion egunean, Euskal Etxeen urte osoko festa, bilkura eta hitzorduak --egoera honetan ez baitago aldez aurretik jakiterik urte nola joango den-- baina argi dago zerbitzu eder bat eskainiko diola euskal komunitateari, horien ordez hainbat datu, informazio eta argazki eder baitaratuz, batetik; eta bestetik, Euskal Museoari diru iturri berri bat emanez.

Egutegiak 9,99 dolarreko prezioan saltzen dira eta postaz helarazteko aukera dago Estatu Batuetako edo munduko beste edozein lekura. Esteka honetatik eros dezakezu zure alea (edo aleak, erregalatzeko). Hor bertan, egutegiaren irudiaren gainean klik eginez irudia handituko zaizu eta hurbilagotik ikusi ahal izango dituzu bere ezaugarriak.

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea
611 W Grove ST, ID 83702
Tel: +1 (208) 343-2671
Emaila: info@basquemuseum.eus
Facebook: www.facebook.com/basquemuseum



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia