euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Euskal Etxeko 'Hegaldia' gizon abesbatzak "Herria gogoan" CDa plazaratu du, 14 kanturekin: eskatu zeure alea

2021/01/11

15 euroko prezioan dago salgai 'Hegaldia' abesbatzaren 'Herria gogoan' CDa
15 euroko prezioan dago salgai 'Hegaldia' abesbatzaren 'Herria gogoan' CDa

PUBLIZITATEA

Paue, Frantzia. Joan den abenduan lan berria plazaratuko zuela agindu zuen Hegaldiak, eta hauxe da emaitza, "Herria gogoan" CDa. Euskal etxe pauetarreko gizon abesbatzak hartu duen izen berria da Hegaldia, kantatzeko tradizio handia duen Lagunt eta Maita-ren baitan sortua, beste zenbait gizon-, emakume-, haur- eta koral mistorekin batera. Pandemia egoerak ez du erraztu diskoaren grabaketa, ezta oro har koralaren jarduna ere, baina dagoeneko salgai dago lana, 14 kantu bariatu barruan.

Grabaketa, berez, irail eta urrian egin zen Pauetik hurbil den "Notre-Dame de Guindalos"eko kaperan. Hauek dira baitaratzen dituen 14 kantuak:

-Agur Jainkoaren ama
-Ainera baten azken solasa
-Arbola gainean
-Azken txanpa
-Baldorba
-Bake mina
-El condor pasa
-Goiz argia (L'encantada)
-Kitolis
-Lau teilatu
-Loretxoa
-Martxa baten lehen notak
-Belatsarena
-Peña Baiona / Nere maite polita / Txalaparta (potpourria)

CDa erosteko, Euskal Etxera idatz dezakezu, laguntetamaita@gmail.com helbidera, edota beherago agertzen diren telefono, helbide edo webgunera jo. Prezioa, 15 euro.

Ixtorio-ren zenbaki berria

Bestalde, hona online, irakurri edo jaisteko moduan, Lagunt eta Maitaren Ixtorio aldizkariaren zenbaki berria, abenduari dagokiona.

Lagunt eta Maita
94 Avenue de Buros
64000 Paue, Frantzia
Tel: +33 (0)5 59 02 09 43
Emaila: laguntetamaita@gmail.com
Webgunea: www.laguntetamaita.fr

Idazkaritza tenoreak
- Astelehenetan 8:30-12:30 eta 13:00 - 16:30
- Ostegunetan 12:30 - 16:30
- Ostiraletan 8:30 - 12:00



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia