euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Etxearen logo berria diseinatu nahi duzu? Segi bizkor, lehiaketa asteazkenean amaituko da!

2013/05/03

Lehiaketa asteazkenean amaituko da, bidal ezazu lehenbailehen zure diseinua!
Lehiaketa asteazkenean amaituko da, bidal ezazu lehenbailehen zure diseinua!

PUBLIZITATEA

Logo berria aukeratzeko lehiaketa deitu zuen apirilean Boiseko Euzkaldunak elkarteak eta, orain, parte hartzeko epea egun gutxi barru amaituko dela gogorarazi nahi diegu gure irakurleei. Boiseko euskal etxeko logo berriaren sortzailea izan nahi duenak asteazkena arte du epea proposamenak bidaltzeko. Irabazleak 150 dolarreko saria jasotzeaz gain, bere diseinua euskal etxearen webgunean, karteletan eta afitxetan ikusteko ohorea izango du.

Boise, AEB. Euzkaldunak  Euskak Etxeak Facebook orriaren bidez eman zuen logo berria diseinatzeko lehiaketaren berri, iragan apirilean. Proposamenak aurkezteko epea datorren asteazkenean amaituko denez, EuskalKultura.com-etik bertan parte hartu nahi duten Diasporako diseinatzaile eta sortzaileei lanak lehenbailehen bidaltzeko gonbitea egin nahi diegu.

Parte hartu nahi dutenek gehienez hiru diseinu bidal ditzakete, PDF edo EPS formatoan, honako helbidera: maite@ahizpak.com. E-mailean honako datu hauek agertu behar dute:

  • Izen-abizenak
  • Helbidea
  • Telefono/ E-maila
  • Hautazkoa: artistaren CVa (paragrafo bat gehienez) & webgunea

Logoaren diseinuak honako baldintzak bete behar ditu:

  • Logoak Euzkaldunak Euskal Etxearen iragan eta etorkizuna irudikatu behar ditu eta euskal kultura sustatu behar du.
  • Webguneetan, inprimakietan, karteletan eta beste zenbait argitalpenetan erabiliko da; hortaz, gris koloretan zein grisean erabili ahal beharko da. Gehienez lau kolore erabili ahalko dira.
  • PDF formatoan hiru diseinu bidal daitezke.
  • Irabazleak PDS zein EPS formatoan sortu beharko du logoa, bere letra-tipoarekin. 
  • Lehiaketaren oinarriak eta baldintza guztiak irakurtzeko, ingelesez, jo hona.

Irabazlearen izena e-mail bidez eta webgunean eta hileroko berripaperean argitaratuko diren albisteen bitartez jakinaraziko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia