euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Blogak --interneteko egunkari pertsonalak-- egiteko WordPress izeneko softwarea euskaratu dute

2005/06/09

Udako Euskal Unibertsitean blogak egiteko ikastaroa emango dute aurten
Udako Euskal Unibertsitean blogak egiteko ikastaroa emango dute aurten

PUBLIZITATEA

WordPress programa, munduan zehar blogak egiteko tresnarik erabiliena euskaraz dago jada, hiru internauta euskaltzalek (Gorka Palazio, Marko Txopitea 'Txopi' eta 'Eretza') itzulia. Bertsio berria Rosetta itzulpen sisteman oinarritu da, eta Ubuntu linux-banaketa gunetik eskuratu daiteke, .po fitxategi gisa. Interneten hainbeste arrakasta duen blog mugimenduan euskarak lekua gero eta erosoago aurkitzea erraztuko du software honek.
Blogen mugimendua gero eta indar gehiago hartzen ari da sarean, eta askorentzat interneten komunikatzeko era ere aldatuko omen dute egunkari pertsonal eta libre hauek. Euskal munduan gero eta gehiago dira beraien bloga egiteko pausua ematen dutenak; horretan pausu berria ematearren euskaratu dute Ubuntu linux-banaketa gunean WordPress softwarea.

Softwarea bertatik eskuratu daiteke doan, aldez aurretik Rosettan erregistratuz. Hala ere dagoeneko itzulpenaren kopia bat itzulpen-memorien kudeaketarako Tumatxa plataformaren webgunean lor daiteke, sustatu.com-ek jakitera eman duenez. Fitxategi osoa jaisteaz gain, bilaketa zehatzak ere egin daitezke, termino bat jakin bat nola itzuli duten ikusteko (adibidez, trackback: aipu).


Lotura interesgarriak

Sustatu, ekonomia, kultura eta teknologia bloga
www.sustatu.com

Blog ikastaroa UEUn
Patxi Gaztelumendik emango du


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia