euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilerak deitu dituzte datorren astean Kalifornian eta Utah-n Emprebask-USA elkartea sortu nahi dutenek

2009/04/08

Datorren apirilaren 16rako hitzorduaren deialdia
Datorren apirilaren 16rako hitzorduaren deialdia

PUBLIZITATEA

Emprebask-USA --Estatu Batuetako euskal jatorrizko enpresari, exekutibo eta profesionalak bildu nahi dituen elkarteak-- bilera deitu du datorren asterako San Frantziskon (Kalifornia) eta Salt Lake Cityn (Utah), elkartekide izateko interesa izan dezaketen guztiei zabaldurik. San Frantziskoko bilera South San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en egoitzan izango da, ostegunean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Salt Lakekoa, berriz, larunbatean izango da, NABOko ordezkariek goizeko zazpi t'erdietatik aurrera hiri horretan egingo duten Udaberriko Bileraren baitan.

San Frantzisko, Kalifornia. Emprebask-USA sortzeko deia Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan daukan Ordezkaritzaren aldetik etorri da, eta euskal jatorria duten edo Euskal Herriarekin harremana edo interesa daukaten enpresari, exekutibo eta profesionalei zuzendua da. Ideiaren aurkezpena eta orain arteko ibilibidea apirilaren 16an, ostegunez, egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera, South San Frantziskoko Basque Cultural Center Euskal Etxearen egoitzan (599 Railroad Avenue, South San Francisco, CA 94080). Bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik baieztatzea eskatzen zaie, bi helbide hauetako batean: San Frantziskon, Xabier Berruetari (xabierberrueta1@yahoo.com) edo New Yorken Santiago Uriberi (santiago-uribe@ej-gv.es).

Bigarren deialdiari dagokionez, Emprebask-USA sustatzen ari direnek NABOko Udaberriko Bilkurara bertaratuko diren ordezkarien aurrean egingo dute. Bi egun beranduago izango da, larunbatean, apirilaren 18an, goizeko zazpi t'erdietatik aurrera St. Ambrose Catholic Church-en aretoan (1975 South 23rd East) bilduko diren euskal etxeetako NABO ordezkariei zuzendua.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia