euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilera batera deitu dute Boisen Euskal Etxean, musikari bila Euskal Herriko moduko txaranga bat sortzearren

2024/04/11

'San Inazio'ko euskal festak Boiseko 'Basque Block'en, uztail-abuztuan, kaleak Euskal Herrian bezalako festa giroz beteak
'San Inazio'ko euskal festak Boiseko 'Basque Block'en, uztail-abuztuan, kaleak Euskal Herrian bezalako festa giroz beteak

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Bilera baterako deia luzatu dute Boisen, High School edo Institutuko bandan inoiz jo izan duten edo bestela ere instrumenturen bat jo dezaketen jendeei, datorren ostegun honetan, apirilaren 11an Basque Block-era Euskal Etxera 18:30etan hurbildu, eta aukerak aztertu eta elkarrekin planak egiteko Boisen Euskal Herriko festetan giro-inarrosle izaten diren txaranga moduko bat sortzeko urratsak ematearren. Elkarretaratzea, EEko goiko karta-gelan izango da.

Deiak bereziki aipatzen ditu euren High School edo Institutu denboran bertako musika bandetan instrumenturen bat jo izan zuten lagunak, gonbitea luzatuz euren instrumentuei hautsa kendu eta proiektura bil daitezen. Instrumentuetan aipatzen dira bereziki haizezko metalezkoak, hala nola tronpeta, frontoia, saxofoia... baina beste txarangetako beste edozein instrumentu ere erabat ongi etorriak dira; musikatresna armairutik erreskatatu eta ekiozu berriz ere jotzeari!, gonbidatzen dute.

Animatu eta parte hartu!

Txaranga bat izateak zentzu berezia hartzen du euskal komunitate sendoa eta urtean zehar hainbat euskal ekitaldi zein amerikar ekitaldi euskal presentziadun dituen Boise bezalako hiri batean, eta urteroko festez gain, datorren urtean, esaterako, Jaialdi 2025 euskal festa erraldoia antolatzen ari den hiri eta komunitatean, zalantzarik ez baita txaranga giro-sustatzaile galanta dela edozein bilkuran. Argibide gehiago: Alex Hormaechea Wray (alex.wray61@gmail.com) edo Rod Wray-ri (basquebyproxy@gmail.com) idatziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia