euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko eta Gasteizko apezpikuak Ekuadorgo misiolariak bisitatuko dituzte hamabost eguneko bidaian

2010/01/11

Apezpikuek lankidetza euskalduna partaide egindako Palenque-ko (Ekuador) 'Aita Manuel Sesma' Ospitala bisitatuko dute (argazkia iglesiapalenque.org.ec)
Apezpikuek lankidetza euskalduna partaide egindako Palenque-ko (Ekuador) 'Aita Manuel Sesma' Ospitala bisitatuko dute (argazkia iglesiapalenque.org.ec)

PUBLIZITATEA

Bilboko apezpiku laguntzaile Mario Izetak eta Gasteizko apezpiku Migel Asurmendik atzorako iragarri zuten Ekuador-era egingo duten bidaiaren hasiera, herrialde amerikar horretan lanean ari diren euskal misiolariei bisita egin eta --apezpiku laguntzaileak esan duenez-- euren egoera in situ ezagutuz Euskal Elizbarrutien Misioen geroa hobekiago argitu ahal izateko, azaldu dute Bilboko Gotzaindegitik ohar baten bidez. Guayaquil-era heldu eta Arenillas, Huaquillas eta Santa Rosa bisitatuko dituzte Machala-ko Elizbarrutian eta Baba, Palenque, Vinces eta El Cafetal, Babahoyo-koan.

Bilbao, Bizkaia. Aipatu oharrak dioenez, bidaia atzodanik urtarrilaren 23ra arte luzatuko da eta bertan Mario Izeta Bilboko apezpiku laguntzaileak eta Migel Asumendi Gasteizko apezpikuak euskal Elizbarrutietako misiolari gizon zein emakumeen presentzia daukaten parrokiak bisitatu eta bertan lan egiten duten apezpiku eta misionistekin bilduko dira.

Bi apezpikuek gisa berean elkarrekin egiten duten bigarren bidaia da, joan den uztailean Angolan ere egon baitziren, Luanda eta Malande bisitatuz, Elizbarrurietako Misioak bertan ari baitira zenbait alorretan lanean.

Orduko bisita hura misiolariei laguntzeko eta eurekin egun batzuk partekatu eta bizitzeko egin zen gehienbat, esperientzia, Izeta apezpiku laguntzaileak "bozkario handiko"tzat jo zuelarik. Bidaia baliatu zuten laguntza ekonomiko bat eraman eta bertan diharduten pertsona eta taldeen lana gertutik ezagutzeko.

Lotura interesgarriak

Palenque-ko (Ekuador) webgunea, euskaraz
www.iglesiapalenque.org.ec

Taldeka lagunduz, euskal kooperazioa
www.taldeka.org

Euskal Elizbarrutietako Misioak
www.misioak.org

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia