euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar amaituko da La Platan 'Euskal Nazioa: jatorri eta...' izenburupean César Arrondok UNLPn eman duen ikastaroa

2007/07/03

Lehenengo euskal ikastaro honen afixa
Lehenengo euskal ikastaro honen afixa

PUBLIZITATEA

Bihar amaituko da La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan 'Euskal Nazioa: Jatorri eta garapen historiko-politikoa. Egungo gatazka' izenburupean azkeneko lau asteotan eskaini izan den ikastaroa, La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) Cesar Arrondo irakasleak emana. Antolatzaile, La Platako Euskal Ikasle Unibertsitarien Taldea, iaz UNLP eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreen artean sinatutako akordioaren berrestearekin bere jarduna sendotu zuen elkarte euskal argentinarra.
Ikastaroa lau asteetan zehar eman izan du Arrondok asteazkenetan, ekainaren 13, 20 eta 27an, eta bihar asteazkena uztailak 4 bukatuko da Mercader Aretoan Reforma Universitaria eraikinean (Jockey Club ohia) 48. kaleko 582an, 6 eta 7aren artean, La Platako hirian. Aztergai hartutako gaiei dagokienez, Euskal Herriko ikuspegi orokorra ematea hartu zuen helburu, euskal nazioari, abertzaletasunari eta euren garapen historikoari erreparatuz gaurdaino, beti ere Cesar Arrondo UNLPko Historia irakaslearen eskutik, ikastaroaren laburpenak dioenez.

Ekimen honen antolaketa eta koordinazio lana Euskal Ikasleen Taldea delako elkarteak hartu du bere gain. La Plata hiriko unibertsitariak eta institutu tertziarioetako ikasleak biltzen dituen batasuna da Talde hau, gehienbat UNLPko ikasleak, eta partikularzki Buenos Aires probintzia barne aldetik La Platara ikastera etorritako ikasleak, bildu ere euskal kultura sustatu eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta UNLPko ikasleen arteko harremanak sustatu eta areagotzeko helburuen inguruan.

Ikastaroak internauta batzuengan biztutako interesa dela-eta, EuskoSareko Ikertzaileak komunitateak hitzaldietako batzuk bere webgunean eskegitzea erabaki zuen, irakurri edota jaitsi nahi dituenak hala egiteko aukera izan dezan. Lehenengo bi saioak bederen helbide honetan topa daitezke.


Lotura interesgarriak

Euskal-biarnes emigrazioari buruzko Biltzarra La Platan
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 27an argitara emana

Euskal Herriko eta La Platako Unibertsitateen arteko komenioa
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 21ean argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia