euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bideo bat egin du ingelesez Cordobako Euskal Etxeak, bere burua aurkeztuz euskal diaspora ingelestunaren aurrean

2020/10/05

“Multicultural Presentation: The Basque Community in Cordoba” izenburuko txostenak Gure Txokoa aurkezten du
“Multicultural Presentation: The Basque Community in Cordoba” izenburuko txostenak Gure Txokoa aurkezten du

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Euskara eta euskal kultura zabaltzeko hainbat ekintza egiteaz gain zabalik ditu ateak Gure Txokoa Euskal Etxeak Cordoba hiriko gainerako erakundeekin batera lan egiteko, bereziki ikasleek edo ikertzaileek Euskal Etxearengana jotzen dutenean euskal gizataldeari buruzko informazio eske. Oraingo honetan Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko 'Ingeles V' ikasgaiko lau ikaslek euskal elkartea aukeratu dute aurten lan praktiko bat egiteko.

“Multicultural Presentation: The Basque Community in Cordoba” izenburuko txostenean, lau ikasle hauek --Caterine del Pilar, Gabriela Semenkiw, Mailén Ludueña eta Ayelen Taborda-- euskal immigrazioa Cordoban gaia jorratu dute, bereziki Euskal Etxearen sorrera, gaurko egoera, ekintzak eta jaiak, besteak beste. Aipagarria da gazteek barrutik ezagutzen dutela Euskal Etxea beraiek ere batzuetan hurbiltzen direlako aktibitateetara.

Aurkezpena bideo formatuan prestatu dute eta azalpena osatzeko zenbait argazki ere erabili dituzte. Euskal Etxeko lehendakari Alejo Martinen hitzetan, “Proposamen polita da batez ere ingelesa ama hizkuntza duten diasporako herrialdeetara iristeko aukera ematen digulako. Honekin aukera izango dute orain Estatu Batuetan, Ingalaterran edo Australian gure berri euren ama hizkuntzan izateko”. Congratulations!


[“Multicultural Presentation: The Basque Community in Cordoba” txostena]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia