euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Bertso Pilota’: Euskal Herriko bi kultur ezaugarri hauek biltzen dituen ikuskizuna apirilean iritsiko da Argentinara

2017/03/23

'Bertso Pilota' Argentinan aurkeztuko da apirilaren 9tik 23ra
'Bertso Pilota' Argentinan aurkeztuko da apirilaren 9tik 23ra

PUBLIZITATEA

Pilotariek, bertsolariek eta aurkezle batek osatutako zazpi laguneko talde bat apirilaren 9an argentinaratu eta hainbat hiri bisitatuko ditu. Hamabost egunetako egonaldian Buenos Aires, La Plata, Necochea, Bahia Blanca, Viedma eta Rosario hirietan arituko dira, leku bakoitzeko euskal etxeak eskaini ahal dituen baldintzetara egokituta. Necocheako Euzko Etxean, ikuskizuna eskaintzeaz gain, Korrikan eta Aberri Egunean parte hartuko dute.

Buenos Aires, Argentina. Argentinan oso gutxitan ikus daitekeen ikuskizun bat aurkeztuko dute pare bat aste barru Iker Urmeneta pilotariak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, apirilaren 9tik 23ra, eurekin batera Ekain Ormazabal aurkezle, Oihana Iguaran bertsolari, eta Iñaki Lizaso, Eneko Aizpitarte eta Arkaitz Esnaola pilotariak lagun dituztela.

Biraren programa apirilaren 9an hasiko da Buenos Airesen. Taldea 9 eta 10ean izango da hiriburuan eta Euskaltzaleak Euskaltegiak eta Laurak Batek antolatuta, ‘Bertso Pilota saioa, inprobisazioaren inguruko dokumental bat eta bertso afaria eskainiko ditu. Bertso Pilota Laurak Bateko pilota lekuan gauzatuko dute eta dokumentala eta bertso afaria Euskaltzaleak-en egoitzan. Buenos Airesetik La Platara bidaiatuko dute artistek, apirilaren 11 eta 12an, bertako Euzko Etxean bi ekintzok egiteko: Bertso Pilota saioa eta afari herrikoi bat euskal kantuekin.

Hirugarren geldialdiak Necocheara inguratuko ditu, apirilaren 13tik 16ra. Necocheako Euzko Etxean bi ekitaldi berezitan partaide izateko aukera emango die: apirilaren 15ean, Korrikan hartuko dute parte; etabiharamunean, Euskal Etxean egingo den Aberri Eguneko ospakizunean.

Bahia Blanca ere helmuga izango dute. Bertan erreki argentinar batekin gonbidatuko dituzte Union Vasca Euskal Etxeko kideek. Bahia Blancatik Viedmara abiatuko dira bidaiariak. Apirilaren 17 eta 18an izango dira Viedma eta Carmen de Patagonesko lagunekin eta bertso pilota eta afari herrikoia euskal kantekin antolatuko dituzte. Bi aktibitateak 17an izango dira, afaria Casinos del Rio hoteleko instalazioetan. Bira Rosario hirian bukatuko dute, Zazpirak Bat Euskal Etxean eskainiko duten Bertso Pilota batekin.

Programaren gaurkotzeak gertatu ahala EuskalKultura.com-eko agendan argitaratuko ditugu.

Bertso Pilota ikuskizuna

Proposamenaren arduradunek Irutxuloko Hitza egunkariari azaldutakoaren arabera, “Argentinan eskainiko dugun bertso pilota emanaldia Euskal Herrikoaren antzekoa izango da. Partidaren atsedenetan bertsotan ariko gara Iguaran eta biok”, azaldu du Gaztelumendik. “Halere, azalpen batzuk emango ditugu, eta euskaraz ulertzen ez duten herrietan itzulpenak nola eskaini aztertzen ari gara. Argentinako testuingurura egokituko gara, eta ez dugu nahi frontoi barruko jolas soil batean geratzea”, azaltzen dute.

[Ikuskizunaren iragarkia]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia