euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BERTAN BEHERA. Hitzaldiak eta dokumentala Bogotako Euskal Etxean Gernikari buruzko erakusketaren estreinaldian

2024/06/11

‘Gernikako Bonbardaketatik 87 urte’ erakusketa Bogotako Euskal Etxean: ekitaldia bertan eta haren aurreko Gernika Parkean
‘Gernikako Bonbardaketatik 87 urte’ erakusketa Bogotako Euskal Etxean: ekitaldia bertan eta haren aurreko Gernika Parkean

PUBLIZITATEA

Bogotá, Kolonbia. [EGUNERAKETA 2024-06-11n: Bogotako Euskal Etxeak jakinarazi du asteazken honetarako, ekainaren 12rako, iragarritako eskola maisu-maistren geldialdi nazionalaren karietara, eta Polizia Nazionalaren gomendioei jarriki, bertan behera geratzen dela ekitaldia. Adieraziko da data berria. Barkatu eragozpenak]

Ekainaren 12tik, asteazken honetatik, hasita, hilabete oso batez egongo da ikusgai ‘Gernikako Bonbardaketa’ erakusketa hiriburu kolonbiarrean. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak egina da, eta berari esker ekarri da Bogotaraino, Bonbardaketaren 87. urteurreneko urte honetan. Bogotako Euskal Etxeak programa berezia antolatu du erakusketa estreinatzeko programa berezia antolatu du Bogotako Euskal Etxeak bere egoitza aurrean duen Gernika Parkean eta Euskal Etxean bertan, besteak beste Bonbardaketaz eta Pablo Picassori buruzko hitzaldiak eta ‘Markak’ dokumentalaren emanaldia.

Erakusketaren estreinatzeko programa

10:30etan Harrera eta ongietorria. Erakusketari buruzko materiala banatzea.
11:00etan Ekitaldiaren hasiera. Gregorio Usunaga Bogotako Euskal Etxeko lehendakariaren ongietorri hitzak. Ekitaldiaren garrantziari buruzko azalpena.
11:05etan Gernikako Bakearen Museoaren Erakusketaren eta Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren aurkezpenak.
11:15etan Joaquin de Aristegui Laborde Espainiako enbaxadorearen hitzak.
11:25etan Pablo Picassori eta "Guernica" koadroari buruzko hitzaldia. Analisia eta artelanaren testuingurua. Garrantzia eta sinbolismoa margolanean.
11:50etan Kolonbiako gatazka armatuaren Biktimen Unitatearen aurkezpena. Unitatearen helburuak. Testigantzak eta ikertzen ari diren kasuak.
11:55etan Amaiera. Jorratutako gaien laburpena. Esker oneko hitzak publikoari eta laguntzaileei.
12:15etan ‘Markak’ dokumentala emango da. Topa egitea

Bogotako Euskal Etxeak komunitate osoa gonbidatu nahi izan du ekitaldira, “bakearen aldeko hausnarketak bultzateko eta gatazkak bakearen bidez konpontzeko helburua” beti gogoan. Biziki eskertuko zaie bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik baieztatzea.

Eskerrak ematn nahi dizkiegu Gregorio Usunagari eta Ion Oyarzun Etxeberriari. Euskal Etxeak laster abiaraziko du euskara eskolen programa. Interesatuek +57 333 2320 252 zenbakira deitu dezakete.

Bogotako Euskal Etxea instagram-en, https://www.instagram.com/casavascabogota



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia