euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako Lauburu Argitaletxearen eskutik, salgai Argentinan "Recoja sus cosas", ETAko bost preso ohiren eskarmentuaz

2020/05/12

Ander Zurimendi gasteiztarraren 'Recoja sus cosas' liburuaren Argentinako edizioaren azala,
Ander Zurimendi gasteiztarraren 'Recoja sus cosas' liburuaren Argentinako edizioaren azala,

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. “Nola bizi du kartzelatik ateratzea 30 urtetan preso egon zen pertsona batek?” “Nola da bergizarteratze prozesua?” Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten die Ander Zurimendi kazetari gasteiztarrak orain Argentinan plazaratu den "Recoja sus cosas" liburuan, Parot Doktrinak eraginda 2013an kaleratutako ETAko bost preso ohiren esperientzia pertsonalak hizpide. Lauburu Argitaletxeko buru Nicolas Chavesen hitzetan, “Egiazko historiak, kontakizun itxuran. Euskal gatazkari buruzko beste begirada bat, Bilbon kokaturik”.

"Recoja sus cosas" Lauburu Argitaletxe argentinarrak Kataluniako Pol-len Argitaletxearekin batera egindako lehenengo argitalpena da eta EH Bildu alderdiko Arnaldo Otegiren eta Julieta Gaztañaga antropologo argentinarraren hitzaurreak dakartza. Horrez gain Alfon Fernandezen epilogoa eta Laia Serrak eta Carla Vallek egindako Parot Doktrinari buruzko eranskina ere biltzen ditu.

Liburuak 500 peso argentinarreko prezioa du eta Lauburu Argitaletxeak Argentina osora bidaltzeko aukera eskaintzen du. Informazio gehiago lortzeko edo liburua erosteko, edlauburu@gmail.com helbidera idatz daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia