euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere lehenengo CDa grabatu du eta kaleratuko du Kalifornian Amerikanuak talde euskal-amerikarrak

2017/05/29

Amerikanuak taldea: esker-eskuin, Pierre Igoa, René Caballero, Michelle Iturriria, jean Flesher, Jean-Jules Flesher, Christian Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury. John Ehlis, Daniel iribarren eta Robert Iriartborde falta dira.
Amerikanuak taldea: esker-eskuin, Pierre Igoa, René Caballero, Michelle Iturriria, jean Flesher, Jean-Jules Flesher, Christian Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury. John Ehlis, Daniel iribarren eta Robert Iriartborde falta dira.

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako Mendebaldekoak dira, bertako euskal komunitateetan jaio eta hazitako 'Amerikanuak'. Utah-ko Jean Flesher akordeojolea dute taldeburu; nork, Kalifornia, Utah, Nevada, Idaho edo Wyoming-eko euskal jaietan ibilia denik, ez du dantzatu Jean-ek jotako jota-fandango eta bestelako euskal-amerikar aireekin?  Oraingoan, bere musikarikide finenak lagun, euskal-amerikar dantzaldietako aire horietako batzuk hautatu eta diskoratu egin ditu. Berehala jarriko da salgai. Erreserbatu zeure alea.

Salt Lake City, AEB. Lagunartean eginiko proiektua da. Musikariak, baina batez ere lagunak dira bertan aritu direnak, eta guztia, Diasporako euskal munduan gauzak "beti" egin izan diren moduan egin dute: ilusio handiz, euren euskal-amerikar senetik, gogo eta ahaleginik handiena ipiniz, euskal-estatubatuar komunitatearen bihotzetik sortutako eta bertako arima eta izatearen isla den sentimentu eta jardunen adierazle. Emaitza, egiazkoa da, bertako euskal ohitura, molde eta tradizioen seme/alaba, erabat "Made in Basque USA", Estatu Batu Mendebaldeko Euskal Herriak "bere" aldarrika dezakeena, AEBetako euskal-amerikar pare bat edo hiru belaunaldiren bizipenenei musika-banda ipintzeko balio lezakeena.

Utah-ko Salt Lake City-tik heldua da Amerikanuak taldeko burua, Jean Flesher, baina diskoa Kalifornian grabatu da, bertakoak baitira gainerako taldekide gehienak, San Frantziskotik Bakersfield-eraino, Fresnotik pasata. Banan bana, hor aipatuko ditugu Pierre Igoa (diseinu lanen eta webgunearen egile, bestalde), René Caballero, Michelle Iturriria, Christian Iribarren, Daniel Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury, batere ahaztu gabe taldeko gazteena, Jean-Jules Flesher, Jean-en semea eta dagoeneko hasia dena albokari, marakak jotzen eta kriskitin-jole lanetan, eta John Ehlis. Soinu ingeniaria Robert Iriartborde izan da.

Ateratzen diren etekin guztiak NABOren Aita Tillous Found-entzat izango dira, laguntzeko Udalekun parte hartu nahi duten baina gurasoek aski baliabide ez duten haurrei.

Berehala argitaratuko du EuskalKultura.com-ek talde honen eta bere lehenengo diskoari buruzko bigarren artikulu bat, baina honakoan, esan dezagun grabaketa lanak eginik, uda honetan ipiniko dutela salgai. Aurkezpen moduko saioak izan dira Bakersfield-en joan den asteburu honetan egin dituzten emanaldiak, bertako euskal besten parte. Izan ere, gaur eguerdi-arratsaldean bertan, hiriko Woolgrowers euskal jatetxean egingo den elkarretaratzean musikari izango dira, hiru belaunaldi euskal-amerikar, ume, gazte eta heldu, dantzan ipiniz.

Diskoa aurretik enkargatu nahi duenak badu horretarako aukerarik. Izan ere, zabalik daude dagoeneko, besteak beste, Pierre Igoa diseinatzaile sortu diren interneteko webgunea (www.amerikanuak.com) eta Facebook-en (www.facebook.com/Amerikanuak). Instagram-en, https://www.instagram.com/amerikanuak.

Lagundu taldeari eta aurre-manatu hemen albuma (zeure izen-deitura eta emaila ipiniz eta mezuan, nondik idazten duzun, komentarioren bat eta zenbat ale erosi nahi zenituzkeen esanik): 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia