euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Belaunaldi guztietako dantzariak eta emozio handia Arrecifesen igandean ospatutako 2022ko Dantzari Egunean

2022/11/22

Euskaraldia, omenaldiak, urguilu eta emozioa joan den igandean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en Itxarkundia eta Ugarritzak taldeetako garai ezberdinetako dantzariekin
Euskaraldia, omenaldiak, urguilu eta emozioa joan den igandean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en Itxarkundia eta Ugarritzak taldeetako garai ezberdinetako dantzariekin

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Adin guztietako berrehun bat dantzari bildu ziren joan den igandean, azaroaren 20an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean ospatutako Dantzari Egunean, bildu ere dantza egiteko gogo izugarriz, eta emozio handiak hunkituta berriz elkartzeagatik. Jaia, berez, irailean zen egitekoa, baina euskal etxeak jasandako galera ugariek atzeratu egin behar izan zen. Topaketa eguerditik ilunabarrera luzatu zen, eta bertaratutakoek La Vascan —hala deitzen diote Arrecifesen beren EEari— belaunaldiz belaunaldi euskal dantza transmitizen egindako lan nabaria ikusteko aukera izan zuten.


“Irrifarrak” taldea, euskal etxeko umeek osatutako dantza taldea 2022ko Dantzari Egunean

Euskal Etxeko txikiek osatutako “Irrifarrak” taldea aurkeztu zen lehendabizi. Jarraian, ertainek osatzen dutena. Anabela Bilbao gazteak zuzentzen ditu bi taldeak. 2022ko Gaztemundu programako partaide, Euskal Herrira laster abiatuko den dantzariak omenaldia jaso zuen egiten duen lanaren aitortza. Ondoren, helduek osatzen duten “Ugarritzak” taldearen txanda iritsi zen. Urteetan zehar izan dituen formazio ezberdinek dantzatu zuten, eta guztiek batera eskaini zituzten Arku dantza, Fandangoa, Arin-arina eta erronda dantzak. Euskal Etxearen lehenengo dantza taldea izan zen Itxarkundia-ko kide izandakoak ere dantzan aritu ziren. 1980 urtera arte izan ziren Euskal Etxearen ordezkari hainbat ekitalditan, Ugarritzak-ek lekukoa hartu zien arte. Pergaminoko Lagun Onak-eko dantzariak eta San Nicolaseko Igaraba Taldea ere Arrecifesera bertaratu ziren festan parte hartzeko.

 
Ertainen taldea ere aurkeztu zen Arrecifeseko Dantzari Egunean egindako ospakizukera

Baina dantzarekin batera, euskara ere ekitaldiko partaide izan zen. Euskaraldiarekin bat eginez ‘belarriprest’ eta ‘ahobizi’ txapak banatu ziren eta jolasak antolatu zituzten bertaratutakoek euskararen hasi-masiak lantzeko. Euskal Etxeko hildako bazkideak gogoratzeko momentu bat ere egon zen, eta omenaldia egin zitzaien euretako biri: Carlitos Sáezi eta oso berezi bat, dantzariekin oso harreman estua izan zuen Juan Lucio Agotegaray Echanizi.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia