Caracas, Venezuela. [ekainaren 26an, ostirala, eguneratua: ezagutu da La Guairan Jon Sustacha Loygorri ingeniari bilbotarraren bila ari direla, desagertuta bere etxean zegoela]
[ekainaren 28an, igandea, eguneratua: Jon Suspacharen familiak baieztatu du ingeniari bilbotarren gorpua topatu dutela. GB]
Venezuela zorigaiztoko albiste bilakatu zen asteazkeneko 18:04etan —bertako ordua, Euskal Herriko gauerdian— bi lurrikara garrantzitsu (lehena 7,2koa Richter eskalan eta bigarrena handiagoa, 7,5ekoa) bata bestearen 39 segundotara jazo zirenean. Goiz da oraindik datuak emateko, baina lehenengo usteek aurreikusten dute milaka asko izan daitezkeela etxe birrindu eta hondakinen artean hildakoak. Bertako euskal Komunitatean, Caracasen, San Bernardinon, Alazne Solabarrieta zendu dela baieztatu da, bere senar Koldo Olalderekin batera bizi zen eraikina gainean erorita.
1937ko gerra garaian Ondarroako alkate izandako Jose Maria Solabarrietaren biloba zen 65 urteko Alazne, bertan jaiotako euskal venezuelarra, duela lau bat hamarkada Venezuelara erbesteratuta iritsi zen 68 urteko Koldo Olalde azkoitiarraren emaztea, bi alabaren guraso izanik, Alazne eta Ilargi. Oso ezagunak ziren, 'Pakea', Caracasaldeko onenetakoaren fama zuen jatetxea gobernatu baitzuten hainbat urtez El Ávilan. Txistu ezizenarekin ere ezaguna, Eusko Etxeko hainbat ekitalditan ikus zitekeen txistulari.

Senar-emazteak, lurrikararen ondotik euren bila ari zirenean. Alaznek ez zuen lortu, Koldo ospitalean da

Lerro hauek idatzitakoan, ostegun iluntzean, desagertuta dagoen Coro Barriolaren bila ari da bere familia

Familia bila du baita ere Jon Sustatxa bilbotarrak La Guairako bere etxea kolapsatu ostean
Lurrikaran ondoren Koldo zaurituta baina bizirik atera zuten etxe birrindupetik eta emazteak zorte txarragoa izango zuen, bere heriotza baieztatu baitzuten hondakinen artean. Elkarrekin zeuden etxea gainean eroria eta Alazne, erretiratu berria, bertan hil zen. Senarra bera ohatilan eraman zuten ospitalera. Kolpatua, baina ondo omen dago, fisikoki. Momentu horretan ez zegoen euskal komunitatean beste inoren heriotzaren eta desagerpenaren berririk.
Geroago, ordea, euskal komunitateko beste pertsona bat dagoela zabaldu da, eta familia bila ari dela, besteak beste sozialetan, Coro Barriola, La Guairan, donostiarra, bere etxea ere eroria. Caracasko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxagak hala baieztatu du, bolondresak batzen ari direla erreskate lanetan laguntzeko esanez.
Gure doluminak eta elkartasunik handiena euren familiei eta venezuelar herriar. Caraboboko Eusko Etxetik esan digute kalte pertsonal edo materialik ez dutela jasan; Caracaseko EEa ere ez dela bere instalazioetan modu aipagarrian kaltetua suertatu.
Hemen lurrikara eta berehala, Caracasko EEko igerilekuko urak gainezka egin eta gero, bere lekura itzuli eta berehala (irudia IAEE)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



