euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Behatokia Language Rights in the Basque Country izeneko txostena ari da zabaltzen nazioartean

2005/07/08

Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria, eta Xabier Mendiguren, Behatokiko lehendakaria (argazkia erabili.com)
Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria, eta Xabier Mendiguren, Behatokiko lehendakaria (argazkia erabili.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Hizkuntz Eskubideen Behatokiak nazioartera zabaldu du bere lana, euskararen egoera atzerrian ere ezagutua izan dadin. Asmo horrekin 'Language Rights in the Basque Country' izeneko txostena prestatu du, eta azken hilabeteotan Paul Bilbao Behatokiko Zuzendariak Kurdistanen, Londresen, Oxfordeko Unibertsitatean eta Triesten aurkeztu du. Honetaz gain, Behatokiak nazioartean zabaltzeko argitaratzen duen 'Behatokia Newsletter' aldizkari digitalaren 9. alea ere zabaldu du bostehundik gora norbanako eta erakunderen artean.
Language Rights in the Basque Country txostenak Behatokiaren lana eta Euskal Herriko hizkuntz egoera ematen du ezagutzera, horretarako hainbat datu demolinguistiko, hizkuntzaren ordezkatze-prozesuari buruzko datu, egungo egoera juridikoa, hizkuntza-eskubideen urraketen adibideak eta egoeraren diagnosia biltzen dituela.

Azken hilabeteotan Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok, hainbat herrialdetan aurkeztu du txostena eta hitzaldien bidez euskaldunon hizkuntz eskubideen berri eman du. Maiatzean Kurdistanen izan zen 'Diyarbakir Democracy Platform' erakundeak antolatutako konferentzian. Bidaian bizitako esperientzia bertako egoeraren argitzaile izan omen zitzaion Bilbaori. Maleta kendu eta ez zioten bueltatu harik eta Istanbul utzi arte. Barruan txostenaren 50 ale eta Euskaldunon Egunkariaren itxieraren berri ematen zuten beste 50 txosten zeramatzan. 'Hizkuntza eskubideen egoerari mugak jarri zizkioten Turkiako agintariek', salatu du Paul Bilbaok.

Londresen gutxiengoen eskubideen defentsan lan egiten duten hainbat erakunderekin bildu zen Behatokia. Halaber, prentsa askatasunaren aldeko Article 19 erakundeko ordezkariekin egon zen eta Euskaldunon Egunkariaren itxieraren berri zuzena helarazi zien Zuzendariak. Bestalde, Oxfordeko Unibertsitatean Hego Euskal Herrian hizkuntza-eskubideak zertan diren azaldu zuen.

Paul Bilbao etorri berria da Italiako Trieste herritik. Bertan Gutxiengoen Hizkuntzei buruzko Nazioarteko Konferentzian jakinarazpena aurkeztu du.


Lotura interesgarriak

Hizkuntz Eskubideeen Behatokia
www.behatokia.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia