euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Batzarra eta hauteskundeak Necocheako Euzko Etxean, gazte eta ideia berriak baitaratuz Zuzendaritza Batzordera

2021/07/09

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Necocheako Euzko Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia gauzatu du joan den asteko ostiralean, uztailaren 2an, eta estatutuei segituz, Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak egin ditu bere baitan, beste zenbait puntu tratatu eta txostenak onartzearekin batera. Ondotik, joan den asteazkenean, uztailaren 7an, erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria eratu du. Kiti Zubillagak segitzen du lehendakari eta bozkarioz eta itxaropenez aipatu dizkio EuskalKultura.eus-i batzorderatu diren izen berriak.

"Diruzaina eta idazkaria aldatu ditugu, aurrekoak sobera lanpetuta baitzeuden denbora aldetik larri eta partaide gazteei egin diegu lekua, hala nola Mili Muguerza, Iñaki Bilbao eta Juanchi Stafforte-ri; eurekin, eta betiko etxeko kide den eta berriz batzorderatu zaigun Esteban Dabadie-ren eskarmentu eta lankidetzarekin talde ooso aktibo eta emankorra osatu dugu", esan digu.

"Eskerrak ematen dizkiegu orain arte lankide izan ditugun batzordekideei eta ilusioz eta besoak zabalik ematen diegu ongi etorria orain sartu direnei. Guztion artean lortuko dugu gure euskal etxeari ahalik eta etorkizun onena ematea dugun helburua", adierazi digu lehendakari necocheatarrak

Honako kide hauek osatzen dute Zuzendaritza berria:

-Lehendakari: Cristina Inés Zubillaga
-Lehendakariorde: María Aránzazu Zubillaga Zubillaga
-Idazkari: María Emilia Muguerza
-Idazkariorde: Juan Bautista Iriberri
-Diruzain: Iñaki Bilbao
-Diruzainorde: Óscar Alberto Zugazua

-Batzordekide titular: Maite Bilbao de Ustaran
-Batzordekide titular: María Belén Irungaray
-Batzordekide titular: Joseba Bilbao
-Batzordekide titular: Javier Martín Iturralde
-Batzordekide ordezko: Esteban Dabadie
-Batzordekide ordezko: Martin Facundo Aguirre
-Batzordekide ordezko: Ignacio Esnaola Azcoiti
-Batzordekide ordezko: Alfonso Ardanaz

-Kontu ikuskatzaile titular: Juan Leoncio Iriberri
-Kontu ikuskatzaile titular: Juan Manuel Ibarguren
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Javier Orte

-Epaimahaikide titular: Mirta Leonor Garrido
-Epaimahaikide titular: María Verónica Iturralde
-Epaimahaikide titular: Manuel Leoncio Irungaray
-Epaimahaikide ordezko: Juan Andrés Stafforte



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia