euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badakizu nola ospatu behar duzuen Euskal Diasporaren Eguna? Bidali informazioa, munduko programan sartzeko

2021/09/02

Diasporaren Egunari mundu osotik heldutako atxikimenduek ematen diote indarra: "Hemen gaude, Euskal Diaspora gara"
Diasporaren Egunari mundu osotik heldutako atxikimenduek ematen diote indarra: "Hemen gaude, Euskal Diaspora gara"

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Sei egun eskas falta dira irailaren 8rako, Euskal Diasporaren Egunerako. Dagoeneko prestatu duzuela zerbait zure euskal etxean eguna ospatzeko? Bikain. Baina ez ahaztu euskaletxeak@euskadi.eus helbidera idaztea egin behar duzuena kontatuz, bidaltzen dituzun datuekin Eusko Jaurlaritzak zuen ekitaldiak ere sartu ahal izan ditzan datozen egunetan Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez mundu osoan egingo diren ospakizunen programan.

Oraindik egin ez baduzu, bidali lehenbailehen zure ekitaldiaren ordua, eguna eta ezaugarriak, edozein dela ere: prentsan artikulu bat argitaratzea, sare sozialetan testu bat edo deialdia partekatzea, bazkari, afari edo elkarretaratze bat, omenaldi bat antolatzea, Euskal Etxean banderak mastaratzea edo egun horrekin bat egiteko antolatu duzuen beste zernahi. Ekitaldi eta ekimen guztien batuketak du axola, mundu osoko hondar aleek Diasporaren aldeko oihu edo aldarrikapen bakarra osatzea, "hemen gaude" handi bat.

Hautatu beraz nola ospatu nahi duzuen, ospatzeko edo bat egiteko modu guztiek balio baitute.

Eta data irailaren 8a bera izan daiteke, edo aurreko edo ondorengo egunak. Euskadin, Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzionala egingo du Gasteizen.

Ez gerorako utzi, idatzi euskaletxeak@euskadi.eus helbidera eta kontatu zuen planak 

Gora gure diaspora!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia